Ministerstvo Vnutrennij Del (MVD), Errusiar Inperioko, SESBeko eta Errusiar Federazioko Herrizaingo Ministerioa da. Ministerio honen egoitza nagusia, Moskun dago.

MVD
Datuak
MotaBarne Arazoetako Ministerioa, federal ministry in Russia (en) Itzuli eta botere betearazlea
HerrialdeaErrusia
Jarduera
Honen parteErrusiako Federazioko Gobernua
Eskumendekoak
Erabiltzen du
Agintea
LehendakariaVladimir Kolokoltsev (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
JabeaErrusiako Federazioko Gobernua
Historia
Sorrera1802ko irailaren 8a (juliotar egutegia)
1992ko maiatzaren 16a
Sortzailea
Ordezkatzen duMinistry of Internal Affairs (Russian SFSR) (en) Itzuli
AurrekoakMinistry of Internal Affairs (Russian SFSR) (en) Itzuli eta Sobietar Batasuneko Barne Arazoetako Ministerio
webgune ofiziala
Facebook: mvd.official Twitter: mvd_official Instagram: mvd.russia Telegram: mediamvd VK: mvd Youtube: UCly3XBp22q26Yvy8MSd_bow Edit the value on Wikidata

Errusiar Inperioa aldatu

Ministerio hau, Alejandro I.a tsarrak sortu zuen, 1802. urtean, Petri Handia tsarraren instituzio zaharrak aldatzeko erreforma prozesuan. Inperioaren euskarri garrantzitsuenetako bat izan zen, polizia indarren eta guberniya edo gobernatura orokorren administrazioa gainbegiratzeaz arduratzen baitzen. Hasierako bere eskumenen artean, kartzelak, suhiltzaile zerbitzuak, estatuko enpresak, posta zerbitzuak, estatuko orube eta eraikinak, errepidea, osasuna, erlijioa, natur baliabideak eta noblezia aurkitzen ziren. Eskumen hauetako asko, beste ministerio eta gobernu instituzio batzuetara paseak izan ziren hamarkada horren erdialdera.

Iraultza mugimenduaren hazkundea eta Alejandro II.a tsarraren hilketaren ondoren, Estatu Polizia Sailak jarauntsi zituen Hirugarren Sekzioko polizia sekretuaren betebeharrak, eta ahaltsuago zen Gendarmeen Zerbitzu Berezia Ojranara pasa zen. Lehen Mundu Gerraren garaian, sail honek kontraespioitza sekzio bat sortu zuen.

1917ko Otsaileko Iraultzaren ondoren, jendarmeak eta Ojrana deseginak izan ziren, iraultzaren aurkakoak kontsideratuak izan baitziren.

SESB garaia aldatu

Urriko Iraultzaren ondoren, boltxebikeek, tsarren garaiko indar polizialekin amaitu zuten eta Langile eta Nekazarien Militsiya sortu zuten, SFSR errusiarraren NKVDren pean.

1946ko martxoan, herri komisariatu guztiak (NK) ministerio bezala berrizendatuak izan ziren (M). Honela, NKVD MVD (SESBekoa) bere hasierako izenera itzuli zen, NKGB bere filiala bezala, SESBeko MGB izatera pasako zena. Bigarren Mundu Gerran lortutako sobietar errepublika berriek ere, euren Herrizaingo Ministerioa sortuko zuten. MVD, denbora batez, polizia sekretuaren arduraduna izan zen, Lavranty Beriak, 1953ko martxoan MGBrekin batu ondoren. Beriaren garbiketak, bi zerbitzu hauek, urte beteren ondoren, berriz banatzea eragin zuen. Honen ondoren, MVDk, bere barne segurantza betebeharrak mantendu zituen (polizia) eta KGB berriak, estatu segurantza (polizia sekretu) funtzioak hartu zituen.

Nikita Khrustxevek, burokrazia borrokatzeko eta lenindar printzipioak mantentzeko bere ahaleginean, Batasuneko MVD desegitea agindu zuen. Ministerio honek, existitzeari utzi zion 1960. urteko urtarrilean, eta bere funtzioak, errepublika ezberdinetako herrizaingo ministerioetara paseak izan ziren. Errusiako SESFeko MVDak, Ordena Publikoaren Segurantzaren Ministeriora aldatu zuen bere izena.

Leonid Brezhnevek, 1966ko uztailean, berriz sortu zuen Batasuneko Segurantza Ministerioa, beranduago, ministro bezala (oroipen negargarrikoa) Nicolai Shchyolokov izendatuz. Errusiar sobietar errepublikako ministerioa, bigarren aldiz desegina izan zen, lehen aldia NKVDren sorrerarekin gertatuz. MVDk bere jatorrizko izena berreskuratu zuen 1968an

MVD berriak jokatu zuen paperik eztabaidagarriena, delitu ekonomikoen aurka borrokatzea izan zen, hau da, merkataritza pribatua desegitea, jatorrian, lege sozialistak debekatua. Borroka honek, ez zuen sekula arrakastarik izango ekonomia planifikatuaren akatsak zirela eta. Akats hauek, horniketa eskasia eragiten zuen, eta espekulazioarentzako tartea uzten zuen.

1980ko hamarkadaren erdialde ingurura herriko militsiyaren irudia hondatu egin zen, neurri handi batean, ofizial eta izena emandakoen ustelkeria eta antolakuntzarik gabeko portaeragatik (kasurik aipagarriena, KGBko langile bati egindako lapurreta eta hilketa bat izan zen, 1983an, Moskuko Metrora bidalitako miliziano batzuen aldetik). MVDko kargu altu batzuek, ministroak berak barne, gaizkile eta itzaleko negozioen aldetik eroskeriak jasotzen zituztela deskubrituko zen.

Errusiar Federazioa aldatu

Ministerio hau, 1990. urtean, Errusiako SESFen MVDa izatera pasako zen Ministro Kontseilua eta Sobiet Gorenaren berritze prozesuan, eta mantendu egin zen Errusiak SESBetik bere independentzia aldarrikatu zuenean. Egun Militsiya, trafiko polizia eta herrialdearen lurraldearen barnean zabaldurik dauden tropen arduraduna da. Polizia Fiskalaren desagerpenaren ondoren, delitu ekonomikoak ere ikertzen ditu.

Inperioko MVD eta NKVDren eskumen zaharrak, kartzelak eta suhiltzaile zerbitzua, adibidez, berriki, Ez Ohiko Egoeren Ministeriora eta Justizia Ministeriora paseak izan dira. Azken berrantolakuntzak, NKVDren errektoria zaharrak desegin zituen, sailen alde.

Kanpo estekak aldatu