Mª Carmen Húder Carlosena

Pedagogoa, ekintzailea, erbesteratua

Mª Carmen Húder Carlosena (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1897- Caracas, Venezuela, 1987)[1]pedagogoa, emakume ekintzailea izan zen eta erbesteratu beharra izan zuen.[2]

Mª Carmen Húder Carlosena
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1897
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaCaracas, 1987 (89/90 urte)
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, ekintzailea eta erbesteratua

Bizitza aldatu

Pedagogia ikasketak egin zituen Iruñean, eta gero Madrilgo Irakasleen Goi Mailako Ikasketen Eskolan, Irakaskuntza Erakunde Libreari lotutakoan. Handik New Yorkeko Vassar Collegen egon zen pentsionatuta.

1936ko uztailean, Iruñean aurkitzen ziren alabaren lehen jaunartzea ospatzen altxamendu militarra sortu zenean. Valcarderan hil zituzten bere neba eta lehengusu bat. Mª Carmen Frantziara joan zen Javier Yarnoz senarrarekin batera, ondoren Valentziara itzuli eta Errepublikaren zerbitzura jarri zen. Ondoren, gobernuarekin Bartzelonara joan zen, eta handik Figueresera eta Frantziara berriro, gerraren amaieran.

Venezuelan aldatu

1939ko abuztuan, naziak Frantzian sartzear zeudela, bikotea eta alaba Venezuelara erbesteratu ziren. Eusko Jaurlaritzak pleitatutako Flandre itsasontzian bidaiatu zuten.

Mª Carmen 1944an Federico García Lorcaren Mariana Pinedaren antzezlanaren protagonista izan zen Caracasko Ávila Antzokian eta AEBko Enbaxadako langileei gaztelania eskolak ematen lan egin zuen. Hainbat urtez, babesgabe zeuden adingabeak jagoteko elkarte batekin ere lan egin zuen.

1987an, Venezuelako nazionalitatea zuela, Húder Caracasen hil zen.[2]

Aitortzak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «María Carmen Huder Carlosena» geni_family_tree 2022-04-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  2. a b Mª Carmen Húder. .
  3. Salvo, Mariví. (2024-02-19). «10 mujeres represaliadas por el franquismo darán nombre a calles y plazas de Txantrea Sur» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-02-19). «Diez represaliadas por el franquismo nombrarán calles en la Txantrea» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).

Kanpo estekak aldatu