Lyndall Fownes Urwick (Malvern, Worcestershire, 1891 martxoaren 3a - 1983ko abenduaren 5a) britainiar kudeaketa-aditua izan zen. Lehen Mundu Gerran gudari, teniente-koronel kargua eskuratu zuen. Gerra ondoren, Rowntree txokolate-enpresan lau urtez jardun zuen lanena, kudeatzaile moduan. Lehenagotik taylorismo edo kudeaketa zientifikoaren jarraitzailea izan zen, bereziki bere ikuspuntu zientifikoak erakarrita. Henri Fayolen teoriak zabaldu eta Tayloren teoriekin uztartu ere egin zituen. Garai hartan garatzen ari zen Giza Harreman Eskolako ekarpenak ere bereganatu zituen, Tayloren teoriekin izan zezaketen bateraezintasuna ukatuz, langileen motibazioa garrantzi handiegia ematen ziotela argudiatu bauzen ere. Aurrerago ere, kudeaketa zientifikoaren defendatzaile sutsua izan zen, garatzen ari ziren beste kudeaketa terminologia berriari muzin eginez. 1934 urtean bere kudeaketa-aholkularitza enpresa sortu zuen, Urwick Orr and Partners izenekoa. Kudeaketari buruzko aldizkariak plazaratzen eta kudeaketa-elkarteak osatuz, kudeaketaren garrantzia zabaltzen lan handia egin zuen, batez ere Erresuma Batuan [1].

Lyndall Urwick

Bizitza
JaiotzaMalvern (en) Itzuli1891ko martxoaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaSydney1983ko abenduaren 5a (92 urte)
Familia
AitaSir Henry Urwick
Ezkontidea(k)Beatrice Helen Fitzhardinge Warrand (en) Itzuli  (1941eko irailaren 27a -
Hezkuntza
HeziketaRepton School (en) Itzuli
New College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta enpresaburua
Jasotako sariak
Graduateniente koronel

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.