Luzio Emilio Paulo Mazedoniko

Luzio Emilio Paulo Mazedoniko (latinez Lucius Aemilius Paullus Macedonicus) (K.a. 229K.a. 160) Antzinako Erromako politikaria eta jeneral nabarmendua izan zen, bitan Errepublikako kontsula izan zena.

Luzio Emilio Paulo Mazedoniko

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 182 - K.a. 182
edil


Pretore


Erromatar zentsore

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 228
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAntzinako Erroma, K.a. 160 (67/68 urte)
Familia
AitaLucius Aemilius Paullus
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Papiria (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAemilii Paulli (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria, Antzinako Erromako militarra eta army officer (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraErromatar armada
Graduaofizier
Parte hartutako gatazkakThird Macedonian War (en) Itzuli

Aemilii Paulli izeneko senide patrizio aberats eta zaharrean jaioa, Mazedonikoren aita Luzio Emilio Paulo izan zen, Hanibalen aurka Cannaeko guduan borrokan hil zen kontsula.

K.a. 193an hasi zen Mazedonikoren ibilbide politikoa. Lusitaniarren kontra borrokatu zuen eta K.a. 182an izendatu zuten kontsul lehendabiziko aldiz.

Mazedoniako Hirugarren Gerra K.a. 171n piztu zen. Mazedoniako erregea zen Pertseok Publio Lizinio Kraso buru zuen armada erromatarra garaitu zuen Kalizinoko guduan. Hurrengo bi urteetan gatazkak jarraitu zuen bi alderdiek emaitza erabakiorrik erdietsi gabe. K.a. 168an Mazedoniko izendatu zuten kontsul bigarren aldiz, eta Mazedoniako gerraren gaineko ardura eman zitzaion. Hala, ekainaren 22an Pidnako gudua irabazi zuen: Mazedoniako Pertseo preso hartu zuen eta gerra bukatu zen. Mazedoniako erresuma deseginda, erromatar probintzia bihurtu zen. Herritarritar andana esklabu hartu zituzten erromatarrek eta bertan italiarren koloniak kokatu zituzten. Erroman, Mazedonikori egundoko harrera egin zioten, eta Senatuak "Macedonicus" goitizena eman zion.

K.a. 160an hil zen Mazedoniko, zentsorea zelarik.

Mazedonikok seme-alaba ugari izan zituen, besteak beste Emilia Paula Prima, Katon Maiorrekin ezkonduko zena; Fabio Maximo Emiliano, Fabii familiak hartu zuena; eta Eszipion Emiliano, Scipio familiak hartu zuena.