Lux Interior

abeslari estatubatuarra

Lux Interior (jaiotzez, Erick Lee Purkhiser) (1946ko urriaren 21a2009ko otsailaren 4a), The Cramps punk rock bandako sortzailea eta abeslaria izan zen. Ondorengo belaunaldietan eragin nabarmena utzi zuen beraien soinu (fuzz gitarra eta ahots garratzak), estetika (latex beltza) zein zuzenekoetan erakusten zuten energia bortitza zela medio.

Lux Interior

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErick Lee Purkhiser
JaiotzaAkron1946ko urriaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGlendale (Kalifornia)2009ko otsailaren 4a (62 urte)
Heriotza modua: aortic dissection (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaStow-Munroe Falls High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta kantugilea
Izengoitia(k)Lux Interior
Genero artistikoapunk
Musika instrumentuaahotsa

thecramps.com
IMDB: nm0409418 Musicbrainz: 58856f5c-0589-4811-9441-c08a077d4bd9 Discogs: 263956 Allmusic: mn0000170557 Find a Grave: 33556055 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Erick Lee Purkhiser Akronen jaio zen, Ohion, 1946ko urriaren 21ean eta Stow aldiriaren gertu hazi zen, Stow High Schoolen graduatu zelarik[1].

1972an, autostop egiten ari zen bitartean, Kristy Wallace (Poison Ivy edo Ivy Rorschach) ezagutu zuen Sacramenton, gero, bere emazte izango zena. Bikoteak The Cramps banda sortuko zuen eta Kaliforniatik Ohiora lekualdatuko ziren, 1973an New Yorken jarriko zirelarik bizitzen, garaiko punk giroan murgilduta.

Lux Interior ezizena auto komertzial batetik bururatu zitzaion, beste ideiak (Vip Vop edo Raven Beauty) deskartatuz. Emaztearena, berriz, amets batek inspiratu omen zion. Bikoteak psychobilly deitu zion bere musika estiloari, Johnny Cash handiaren One Piece at a Time abestian oinarritu zirela-eta[2].

Lux Interior eta The Cramps aldatu

 
Lux Interior eta bere emaztea, 1982an

The Crampsen formazioa aldatzen joan zen, baina senar-emazteak beti izan ziren kide. Psycobilly gordinaren ikur, eskola sortu zuen taldeak, 1972an Sacramento hirian sortu eta 1978an The Way I Walk lehen singlea plazaratu zutenetik. Urte bat geroago, Europan jo zuten lehen aldiz, zuzenean The Police lagunduz[3].

Lux Interiorrek aurkezten zuen espektakulua frenetiko eta probokatzailea izan ohi zen, takoi garaiak eta erdi bilutsik, mikrofonoa miazten eta ahoan sartuta, lizunkeritan ibiltzen zelarik. The Cramps bandak 2006ko azaroan eskaini zuen azken kontzertua eta, LA Times egunkariak galdetu zionean zergatik bandaren soinua hain ona izaten jarraitzen zuen, horrela erantzun zuen Lux Interiorrek:

« Hori adikto bati, urte guzti hauetan nola jarraitu ahal izan duen dope puntu horrekin galdetzea bezala da! Oso dibertigarria da. Hiri batera joan eta jendea garrasika hasten da: Maite zaitut, maite zaitut! Hurrengoan, taberna batera joan eta jendea berriro garrasika: Maite zaitut, maite zaitut!... Nola aldegin horri? Zaila da... »

2001ean, Lux Interior eta Poison Ivyk The Crampsen 25. urteurrena ospatu zuten, lehenengo lanak berrargitaratuz, bai CD eta bai biniloetan ere. 2003an, album berria jaio zen, Fiends of Dope Island eta 2004an, berriz, How to Make a Monster, zuzenean grabatutako bitxikeria multzoa.

The Crampsekin eginiko diskografia aldatu

Estudio albumak aldatu

  • Songs the Lord Taught Us (1980, Illegal Records)
  • Psychedelic Jungle (1981, I.R.S. Records)
  • A Date with Elvis (1986, Big Beat Records (Ace subsidiary))
  • Stay Sick! (1990, Enigma Records)
  • Look Mom No Head! (1991, Enigma)
  • Flamejob (1994, The Medicine Label)
  • Big Beat from Badsville (1997, Epitaph Records)
  • Fiends of Dope Island (2003, Vengeance)

EP-ak aldatu

  • Gravest Hits (1979, Illegal Records)
  • Blues Fix (1992, Big Beat)

Zuzeneko albumak aldatu

  • Smell of Female–(live at the Peppermint Lounge) (1983, Big Beat Records (Ace subsidiary))
  • Rockin' n' Reelin' in Auckland New Zealand XXX - (1987, Vengeance))

Konpilazioak aldatu

  • Off the Bone (1983, Illegal)
  • Bad Music for Bad People (1984, I.R.S.)
  • How to Make a Monster (2004, Vengeance)
  • The Secret Life of the Cramps (Bootleg release, no official record, 2006)
  • The Cramps: File Under Sacred Music Early Singles 1978–1981 (2012, Munsters){include timeline}

Lux Interior Euskadin aldatu

 
Lux Interior eta bere emaztea, Belgikan, 2006an

The Crampsek Lasarteko Autodromoan jo zuen estreinakoz gurean, 1980ko hamarkadaren hasieran. Garaiko sala ospetsu honetan, bozgoragailuetan gora egin ostean, Lux sabaian zegoen moketari helduta jaitsi omen zen oholtza gainera, bere pisuarekin eta astiro-astiro, moketa sabaitik desitsasten zuen bitartean[4].

1991ko azaroaren 11n itzuli zen taldea gurera, honakoan Anoetako kiroldegira, eta ahoa bete hortz utzi zituen berriro zaleak, zuzeneko guztia mikroaren oinarekin oholtza apurtu nahian jo eta jo aritu zelako, zulatu zuen arte. Behin zuloa eginda, ikusleen harridurarako, oholtza azpitik atera zen azken bisak kantatzera[4].

2003an, berriz, Gasteizko Azkena jaialdian izan zen eta The Crampsek The Stooges taldearen aurretik jo zuen azkenengoz Euskadin. Ordurako, hirurogei urteak hurbil zituen Luxek, baina jendea asaldatu nahian ardo botila di-da batean hustu zuen oholtza gainean; betiko larruzko prakak apurtu zituen eta ipurdi bistan utzi zuen, rockzale sutsuak orroka ziren bitartean. Egun berezia izan zen hura, Johnny Cash hil zen gaua baitzen, irailaren 12a, eta bai Iggyk eta baita Luxek ere maixua omentzeko aukera izan zuten.

Azken urteak eta heriotza aldatu

2002an, Lux Interiorrek Bob Esponjako pertsonaia bati jarri zion ahotsa, Bird Brains rock bandako bokalistari, alegia.

Lux artista plastikoa ere izan zen, hiru dimentsioko argazki kamera bat zeukan eta, honen laguntzaz, arte-lanak eta collageak sortu zituen.

2009ko otsailaren 4an etorri zitzaion heriotza Lux Interiorri, goizeko 04:30ean, Kaliforniako Glandale Memorial ospitalean. Aortaren disekzioak eraman zuen artista, 62 urte zituenean [5]. Ivy emazteak eta bere bi senidek, Michael Purkhiser eta Ronald Purkhiserrek, bere oroimenekin jarraitzen dute.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lux Interior  

Erreferentziak aldatu