Lur argitaletxea

argitaletxea

Lur argitaletxea 1969 urtean Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola, Arantxa Urretabizkaia eta beste zenbait euskaltzaleren eskutik Donostian sortutako argitaletxea da. Euskal gaietako liburuak plazaratu ditu, euskaraz nahiz gaztelaniaz, bereziki literatura, hiztegigintza, historia eta sukaldaritza arloetan.

Historia aldatu

Hasiera batean literatura eta saiakera sailetan banatu zituen argitaletxeak argitaratutako liburuak. Saiakeran lehen lana Mendebaleko ekonomiaren historia izan zen, gaiari buruzko erreferentziazko liburuen bilduma, eta bigarrena Frantz Fanonen Afrikar iraultzaren alde; literaturan, Gabriel Arestiren eta Ramon Saizarbitoriaren lanak argitaratu zituen bereziki hasierako garai haietan.[1] 1990ko hamarkadan Lur Hiztegi Entziklopedikoa (1991) eta Lur Entziklopedia Tematikoa (1999) erreferentziazko lanak plazaratu zituen, 2012 urtean lizentzia askearekin eskuragarri jarri eta horrela Euskal Wikipedia hornitzeko balio izan zutenak.[2]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Lur argitaletxeko lanak» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2016-02-07).
  2. «Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa sarean daude» sustatu.eus.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.