Lur Santua[1] izenekoa Jesukristo, aro berriko 1 eta 33 urteen artean, bizi izan zen lurraldeari dagokio, gaur egungo Israelek eta Palestinak osatuko luketena. Bertan eliza asko aurki daitezke, Jesukristoren bizitzako zati bakoitzarentzat.

Lurralde honetan Betleem, Nazaret eta Jerusalem hiriak nabarmentzen dira, non Jesus jaio, bizi eta hil zen.

Lur hau sinbolo bat da Kristautasunarentzat, gainera judutarren Agindutako Lurra da eta Islamaren arabera, Harriaren Domoa eta Mahoma ametsetan zaldi baten gainean zerura igo zeneko lekua bertan daude. Arrazoi hauegatik gatazka erlijioso eta kulturalen iturri izan izan da betidanik.

Tiberiades aintzira edo Galileko itsasoaren ikuspegia
Tiberiades aintzira edo Galileko itsasoaren ikuspegia

Historia aldatu

X. mendean tribu turkiarrak Islamera aldatu ziren eta Lur Santuaren konkistari ekin zioten bertako musulmanei kenduz eta kristau erromesaldiak moztuz.

Urbano II.a Aita Santua berria entzutean sumindu egin zen. Lur Santua VII. mendetik egon zen fedegabeen eskuetan, baina orain gainera kristauek ezin zuten bisitatu ere egin. Urbanok Guda Santuaren deialdia egin zuen eta Clermonteko Gurutzada antolatu zen. Bertan bildutako zaldunak Urbanoren hitzekin hunkitu ziren eta Deus Volt ("Jainkoak nahi du") ohikutu zuten. Hilabete gutxitara, behartsu eta nekazari jendetza beraien arma xumeekin Lur Santuaren konkistara habiatu ziren, baina Europatik irten baino lehenago sarraskitu zituzten bizantziarrek eta balkandarrek.

Gurutzada herrikoi hau hondamendi bat izan zen, baina geroage noble feudalek osatutako beste bat antolatu zen. Europa zeharkatu eta 1099an Lur Santua konkistatu zuten, Turkiaren hegoaldetik Sinairainoko hiriak konkistatuz, beste beste Jerusalem, Antiokia, Donibane Akrekoa, Askalon, Tiberiades, Edesa eta Tiro. Bederatzi gurutzada gehiago izan ziren, kristauentzat hainbeste arrakasta izan ez zutenak.

Gaur egun Lurralde Santuak gatazka iturri izaten jarraitzen du, 1948an Israelgo estatua sortu zenetik bertako biztanlego palestinarra azpiratuz.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu