Lunik 2, Sobietar Batasunaren Lunik programaren barnean zegoen bigarren zunda izan zen. Ilargirantz bidalia izan zen. Ilargiaren aurka talka egitera bidali zen zunda honek, Lasaitasunaren Itsasoan talka egin zuen, 29,10º I-0,00º koordenatuetan 1959ko irailak 14an, jaurti eta bi egunera. Arrakasta izan zuen lehen ilargirako misioa izan zen. Lunik 2 zunda, diseinuari dagokionez, Lunik 1aren antzerakoa zen, espaziontzi esferiko bat, gainetik irtetzen diren antenekin eta tresnaren zatiekin. Tresna taldea ere, antzerakoa zen, horien artean, dizdira erakusleak, Geiger kontagailuak, magnetometroa, Cherenkov detektagailuak eta mikrometeorito detektagailuak zeudelarik. Lunik 2an ez zegoen inongo bultzada sistemarik.

Luna 8K72 espazio zuziaren barne ikuspegia
Luna 8K72 espazio zuziaren barne ikuspegia, hauetako bat erabili zen Lunik 2-a ilargira bidaltzeko.

Kanpo estekak aldatu