Luis Katarain

Luis Katarain Urteaga» orritik birbideratua)

Luis Katarain Urteaga (Idiazabal, Gipuzkoa, 1926ko ekainaren 21a - Idiazabal, Gipuzkoa, 2014ko maiatzaren 16a) artzain ezaguna izan zen.

Luis Katarain

Bizitza
JaiotzaIdiazabal1926ko ekainaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIdiazabal2014ko maiatzaren 16a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartzaina eta artista

Bere izaera xumeak arreta deitzen zuen, eta dokumentaletan jaso zen bere bizimodua.

Artzaintza aldatu

Idiazabalgo Aritzeder baserrian jaio zen, 14 urte ingururekin ekin zion bere artzain ibilbideari eta geroztik 70 urte baino gehiagoz egon zen artzain. Arantzazumendi izeneko parajeko txabola batean pasatzen zituen udak artzain[1].

Egurraren lanketa aldatu

Egurra landuz hainbat lan egin zituen. Hasiera batean, artzain lanei lotutako materialak egin zituen egurrez: makilak, ardientzako uztaiak etab.

Bestetik, zuhaitzen sustraietan forma bitxiak ikusita horiek hartu eta gurutzeak, usoak, sugeak edota beste itxura batzuetako objektuak sortzen trebatu zen[2].

Fermin Leizaola etnografo eta katarainen lagunaren arabera, Katarainen artelanak Art Brut kategorian sar litezke[3].

Egurrarekin egindako sorkuntza lanak ikusgai daude Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroan.

Dokumentalak aldatu

 
Gazta zati bat-en aurkezpena.

Omenaldiak aldatu

  • 2000 Idiazabalgo gazta eguna: omenaldia[5]
  • 2012 Dantza zati bat ekimena esker onez[6]
  • 2019 Ondarearen Europako jardunaldien barruan, "Luis Katarain: artzaintzatik sortutako artea" erakusketa.

Erreferentziak aldatu

  1. «“Artzaintza lanbide gogorra da, batez ere afiziorik ez duenarentzat”» Goierriko Hitza 2011-04-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  2. Luis Katarain artzainaren artelanak. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  3. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-10-05). «Arte pastoril vasco. En recuerdo del pastor Luis Katarain» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  4. «Nire artzantza» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  5. (Gaztelaniaz) HAZI. Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapena Desarrollo Rural. «HAZI. Corporación del Gobierno Vasco para el desarrollo del medio rural y marino. | HAZI. Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenta. Desarrollo Rural, Litoral y Alimentario HAZI. Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapena. Desarrollo Rural, Litoral y Alimentario» www.hazi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  6. Dantza zati bat Idiazabalen - Euskal Herriko dantzak. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).