Ludwigsburg[1] Baden-Württemberg estatuan (“Land” deituriko horietan) kokatzen da. Bestalde, Baden-Württemberg gaurko Alemania osatzen duten 16 Estatuetariko bat dugu.

Ludwigsburg
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualdeStuttgart
Baden-Württembergeko baserri-barrutiLudwigsburg District
AlkateaMatthias Knecht (en) Itzuli
Posta kodea71634–71642
Udalerri kodea08118048
Geografia
Koordenatuak48°53′51″N 9°11′31″E / 48.8975°N 9.1919°E / 48.8975; 9.1919
Map
Azalera43.35 km²
Altuera293 m
Demografia
Biztanleria94.157 (2022ko abenduaren 31)
1.040 (2021)
alt_left 47.808 (%50,8) (%49,2) 46.349 alt_right
Dentsitatea2.172,02 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1704
Telefono aurrizkia07141
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMontbéliard, Eupatoria, St. Charles (Missouri), Nový Jičín, Caerphilly eta Yichang
MatrikulaLB
ludwigsburg.de eta visit.ludwigsburg.de

Estatu honen erakunde administrariari dagokionez, Ludwigsburgeko Udala “Nekazal-barrutia” (Landkreis) baten barruan dago, eta lur-barruti hau, era berean, Stuttgart Hiriburuko “Hiri-barrutia” (Stadtkreis) iparraldean kokatua dago. Azkenik, Ludwigsburg Udala bera Stuttgart hiriburutik 12 km-tara dago.

Geografia aldatu

Ludwigsburg-eko Udalerriak 43,3 km2 hedadura hartzen du eta gutxi gorabehera 90.000 biztanle zenbatzen dira.

Geografikoki, meseta edo goi-lautadak ditu, eta han-hemenka menditxoez hornitutako tankera du. Isurialdea Neckar ibai emaritsuari begira dago, Udal-herriaren ekialdetik pasatzen dena. Neckar oso ibai erromantikoa da, bere bazterretan Erdi Aroko hainbat gaztelu eta herrixka baitaude, umeentzako ipuinetan marrazten direnetarikoak hain zuzen. Hala, goi-lautadako urak, herrigunea zeharkatzen duen Tälesberg erreka eta beste ibai xumeekin bildu eta gero Neckar-era eramaten ditu.

Historia aldatu

Ludwigsburgen sorrera jauntxo baten erabakiari zor zaio (Ludwig Herzog edo Koldobika Dukea). Ludwig-aren Dukerriak Stuttgarten zuen hiriburu, baina bere boterea erakusteko nahia alde batetik, eta garaiko “Ilustrazio” (Aufklärung alemanez, Illustration frantsesez, Ilustración espainolez) europar pentsamendu eta kultur ekimen korronteari eusteko gogoa bestetik, bere egoitza berri-berria eraikitzea erabaki zuen, hiriburutik 12 kilometrotara. Horrela ba, Frantziako erregea izan zen Louis XIV-ak egindakoa (hau da, Versailles-en Gorteen egoitza eraikitzea Paris herri xumearentzat utziz), Württemberg Dukerri txikiko Jauntxoak errepikatu zuen, Jauregia ahalik eta dotoreena eginez.

Jauregia ez da Ludwigsburg-eko jauregi bakarra, Dukeak beste bi, Favorite eta Monrepos izen frantsesez deitutakoak, eraiki zituelako. Horrela ba, Ludwigsburg Dukearen nahia eta ohorea islatzeko egindako “askotariko eraikin” zen. XVII. mendetik hona hiri-destolestatzea baretsua izan da, nahiz-eta bere kokapena Europa erdi-erdian izanez, ez ditu zuzenki Europako gerrate eta tirabirak jasan, izan ere Bigarren Mundu Gerran ez zen bonbakatua izan. Gaurko irudiak modernoa ematen du, kale sarea erregularra, herri-eremua oso zabala eta irekia, giro arrunta patsadatsu eta garbia izanez.

Gizartea aldatu

Ludwigsburg-eko biztanleria ertain eta ertain-goiko mailakoa da gehien bat, agian bere jauntxo sorrerari zor zaiolako. Industri eta merkatari jendea, funtzionario eta irakasleak, goi mailako teknikari eta espezialista kopurua nabarmen da inguruan. Etorkinak militar amerikanoak ziren 90 hamarkadara arte alde batetik, Herri hegoaldean Amerikako Armadak egoitza erraldoiari esker (Pattonville) eta Hezkuntza Fakultateko (Pädagogisches Hochschule) nazioarteko ikasleak bestetik.

Hizkuntza, aleman batua (Hochdeutsch) da eskolan irakasten dena, baina oraindik ere bertako biztanleriaren gutxi gorabehera % 65-a “schwäbisch” mintzatzen da, hau da, suabiera etxean eta kalean hitz egiten du, hizkera horren benetako ikaskuntza ez den arren.

Ludwigsburg Jauregia aldatu

Hau da arestian Herriko izana, gaur ikurra eta izena. Eraikuntza 1704 eta 1733 urteen artean gertatu zen. Alemaniako handienetako Barroko estiloan egindako Jauregia da. Beraz, eraikin erraldoia da, hedatua eta konplexua, kontutan harturik denetara 452 gela edo espazio osatzen dituela, barruan eliza bi eta antzerki bat daudelarik. Modeluari jarraituz beti ere, eraikin “natura artifizialez” egindako eta baita ere erraldoi den lorategi hiru aldetatik inguratua dago.

Estiloa dudarik gabe aleman kutsuko barrokoa da, baina era berean frantziar eragina nabarmentzen da. Kontutan hartu behar da, XVII. eta XVIII. mendeetan Europan barrena “Ilustrazioaren Mendea” oholde bezala suertatu zela. Sorrerak Frantziako Erreinuari errepikatzen dio bai izpirituz, baita formalizazioan ere, eta eredu eta ispilu Versailles Jauregia da. Izan ere, Versailles-en lan egin zuen G. Frisonik bukatu zuen 1733-ean eraikina. Ludwigsburg Jauregia “Suabiako Versailles” deitzen dute turismo karteletan.

Gaur egun Estatuko Museoa aterpetzen du, Barroko estiloko pintura eta zeramikaz espezializatua, Barroko antzezlanak jokatzen dira, eta Württemberg Dukeen hilobiak bisitatzen dira.

Erreferentziak aldatu

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu