Lucio Battisti (Poggio Bustone, 1943ko martxoaren 5a - Milan, 1998ko irailaren 9a) musikari eta abeslari italiar bat izan zen. Italiako easy listening musika estiloko historian kantagile eta abeslari ezagunenetarikotzat hartu izan da, bai bere abestiak nahiz beste artista batzuenak sortzeagatik.

Lucio Battisti

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucio Battisti
JaiotzaPoggio Bustone1943ko martxoaren 5a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1943ko martxoaren 5a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1998ko irailaren 9a)
BizilekuaMolteno
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaMolteno1998ko irailaren 9a (55 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Grazia Letizia Veronese  (1976ko irailaren 3a -  1998ko irailaren 9a)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria, musikagilea, disko-ekoizlea, music arranger (en) Itzuli eta musikaria
Genero artistikoapop musika
pop rock
soft rock
rhythm and bluesa
Rock progresiboa
pop latinoa
Disco musika
synthpopa
Ahots motadramatic tenor (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaRicordi
Numero Uno
CBS
Sony BMG

IMDB: nm1723359 Spotify: 6wNwv7d4o89uOjkH2EZPvM Last fm: Lucio+Battisti Musicbrainz: c0c0de23-d9c1-4776-97e0-0c2529402622 Discogs: 250902 Allmusic: mn0000252021 Find a Grave: 19834 Deezer: 3305 Edit the value on Wikidata

Bere kantagintzak Italiako popean eta rockean iraultza suposatu zuten: ikuspuntu musikalari hertsiki lotuta, Lucio Battistik abesti tradizional eta melodikoak berriztatu eta bere estilora egokitu zituen (ahapaldia - leloa - ahapaldia- etena–amaiera txandakatuz).

Mogol goitizenaz ezaguna zen Giulio Rapetti kantagilek idatzitako hitzen bidez, Battistik agortuta zeuden eta berritzen zailak ziren gaiak berpiztu zituen, hala nola sentimenduekin eta eguneroko bizitzako gertakizunekin zerikusia zutenak; baina guztiz berriak eta ezohikoak ziren gaiak ere jorratu zituen, batzuetan polemikoak -esperimentazio hutsaren mugetara iritsiz-, Mogolen testuetan lehenago eta, geroago, Pasquale Panella poeta, idazle eta kantagilearen testuetan oinarrituta).

Lucio Battisti Poggio Bustonen jaio zen 1943an; geroago, 1947an, Erromara joan zen bizitzera gurasoekin eta azkenik Milanera. Battisti 1976.urtean Grazia Letizia Veroneserekin ezkondu zen; emazteak 80ko hamarkadaren hasieran “Velezia” izengoitiarekin Battistiren “E già” albumeko kantu batzuen hitzak idatzi zituen.

Historia aldatu

1965-1966: Hastapenak aldatu

Lucio Battisti gaztea gitarra bere kasa jotzen ikasiz hasi zen musikaren munduan. Battistik 1965eko otsailaren 14an diskoetxe garrantzitsu bateko sortzaile eta zuzendaria zen Franco Crepaxekin elkarrizketatzea eta proba bat egitea lortu zuen: bertan Christine Lerouxen atentzioa piztu zuen: 1960ko hamarkadan Milanera heldutako diskoetxe frantziar bateko talentu bilatzaile hura izan zen Battistiren talentuan sinetsi zuen lehena. Urte hartan bertan Battistik Mogol ezagutu zuen. Per una lira eta Dolce di giorno abestiekin hasi zen Lucio bakarlari gisa. Disko luze horren salmenta apal samarra izan zen; hori dela eta gaur egun bildumagileen munduan oso baliozkoa bihurtu da.

1969: Ospea kantagintzan aldatu

Lucio Battisti 1969an estreinatu zen Sanremoko kanta jaialdian abeslari gisa Un’avventura kantarekin, aurreko bi urteetan kantagile gisa arrakastarik lortu gabe gelditu ondoren (1967an Mino Reitanok The Hollies taldearekin abesturiko Non prego per me kantarekin, eta 1968an Johnny Dorellik abestutako La farfalla impazzita kantarekin); abesti horretan Battistik italiar melodia eta Rhythm and blues-aren soinua eta giroa bateratzea lortu zuen.

Urte arrakastatsu horren amaieran, Lucio Battistik Mi ritorni in mente abestia kaleratu zuen, blues giroa eta kritikaren arabera “pucciniar” kutsua zuen orkestrazioa batzen zituena. Urte berean, bere lehen albuma plazaratu zuen, Lucio Battisti izenburu soilarekin, gaur arte ospe gehien lortu izan duten abestiak biltzen dituena.

1970: Mogolekin elkartzearen arrakasta aldatu

Lucio Battistik 1970eko hamarkadako lehen urteetan lortu zuen arrakasta eta osperik handiena. Haren albumek lehen postua lortu zuten 1971, 1972, 1973, 1975, 1976, 1977, 1978 eta 1980ko salmenta-indizeetan; gainera, 1973. urtean, Italiako diskogintzaren historian inork lortu ez zuena eskuratu zuen: lehen eta bigarren postua zerrendetan, Il mio canto libero eta Il nostro caro angelo abestiekin.

Battistik 1970ean Italiako Festivalbar jaialdian bigarrenez irabazi zuen, oraingoan Fiori rosa fiori di pesco abestiarekin. Urte horretan bertan Mina abeslari italiarrarekin hasi zen elkarlanean eta Insieme abestia idatzi zion.

Battistiren planta oso berezia zen: baldan itxura zuen, baina originala zen aldi berean; ile luze kizkurra, beat jakak, jantzi ez oso garestiak eta Indiako alkandorak janzteko joera. Ez zen telebistan askotan agertzen, baina azaltzen zenean horrela jantzita ateratzen zen, batetik “kontserbadoreak” harrituz eta bestetik gazteengan mirespena sortuz. Hala ere, nahiz eta kritiko tradizionalista batzuek haren kantatzeko modua kritikatu, arin asko lortu zuen Battistik pertsonaia famatua bilakatzea bai gazteen bai gazteak ez ziren entzuleen artean ere.

Luciok Mogolek idatzitako “sentimenduz beteriko kantak” abesteko zuen era iraultzailea zen tradizioaren ikuspegitik. Abeslarien eta kantagileen konpromiso politikoak nagusitzen ziren garaia zen hura eta gainbeheran zegoen sentimenduez eta maitasunaz kantatzea; hala ere, Battistik joera horien aurka egin zuen eta amodiozko kantei xarma berezia eman zien.

1971: Diskoetxeekin lanean aldatu

Urte horretan, Luciok Dio mio no izeneko diskoa plazaratu zuen, atzeko aldean Era abestiaren bertsio berri batekin; RAIk, Italiako irrati eta telebista kate publikoak, Lucioren diskoa zentsuratu zuen esangura erotikoa zuelakoan, hori zela eta telebista saioetan Luciok gitarrarekin abestiaren hasiera besterik ezin zuen jo. Bitartean, Mogol-Battisti “kantagile bikoteak” zerrendetako lehen postuetan jarraitzen zuen, beti ere hiru arrakasta hauei esker: Amor mio, Minak kantatua, Amore caro amore bello, Bruno Lauziren eskutik eta Eppur mi son scordato di te, Formula Trek abestua.

La canzone del sole abestia 1971. urtearen amaieran plazaratu zen; kanta honek Italiako musikaren historian aztarna ezabaezina utzi zuen eta aldi berean Mogol-Battisti bikotearen irudiaren ikono bilakatu zen.

1972-1973: Ospearen eta disko salmentaren une gorena aldatu

“Il mio canto libero” diskoa 1972an plazaratu zen eta 1973ko urtarrilean lortu zuen zerrendetako lehen postuetara heltzea eta baita hamaika astez irautea ere; Luciok kantagintzan lortu zuen arrakastarik ezagunena da. Disko horretan Io vorrei… non vorrei…ma se vuoi kanta ospetsua ageri zen, geroago David Bowiek "Music is lethal" izenburuaz ingeleseratu eta Mick Ronson, haren gitarra-jotzaileak grabatu zuena.

Urte bereko azaroan “Il nostro caro angelo” izeneko album berria kaleratu zuen abeslariak: Il mio canto libero izenekoarekin antzekotasun eta simetria handia zuen, hori zela eta batzuek haren jarraipen edo osagarritzat interpretatzen zuten. Egiatan, Mogolek berak esandakoaren arabera, Il nostro caro angelo albumari izen hori ematen dion abestiak Eliza Katolikoarekin zeuden liskarrekin zentzu kritikoa zuen.

1976-1977: Publikoari/ Entzuleei agurra aldatu

Lucio Battisti, la batteria, il contrabbasso, eccetera izeneko albuma 1976an plazaratu zen eta harrera beroa izan zuen Ancora tu izeneko abesti nagusiarekin. Diskoak arrakasta izugarria izan zuenez atzerrian ere kaleratu zen: abestia Battistik berak kantatu zuen ingelesez Baby it’s you izenburuarekin baina arrakastarik handiena gaztelaniazko bertsioarekin lortu zuen, De nuevo tu lanarekin hain zuzen. Berri harrigarri birekin bukatu zen 1976ko urtea; Battisti ezkondu egin zen eta albiste horrekin batera bizitza publikotik erretiratuko zela ezagutzera eman zuen.

1978- 1980: Azken arrakastak eta Battisti-Mogol bikotearen gainbehera aldatu

Mogol-Battisti bikotearen gainbehera 80ko hamarkadaren hasieran kaskartu eta haien arteko lotura hausten hasi zen. Luciok Mogolekin batera egindako azken lana 1980ko otsailean argitaratu zen, Una giornata uggiosa izenekoa.

1980: Mogolen elkarlanaren haustura aldatu

Hausturaren zergatien inguruan gauza asko esan ziren arren, beharbada Lucio eta Mogolen arteko ezberdintasun artistikoa izan zen arrazoirik pisuzkoena banatzeko. Mogol mundu poetikoari eta zehaztutako parametro sendoei ainguratua zegoen, Battisti ordea berrikuntzak egiteko, esperimentatzeko eta bere burua hobetzeko gogo bizia zuen. Battistik kantagintzan bere bidea jarraitu eta Velezia eta Pasquale Panellarekin aritu zen elkarlanean, lankidetza berri horiekin Luciok helburu eta bizipen musikal berriak ezagutzeko grina ase zuen.

1981-1985: E già albuma eta Panella ezagutzea aldatu

E già albuma 1982ko irailean plazaratu zen eta Lucio beraren emazteak, Grazia Letizia Veronesek, Velezia izengoitiarekin idatzi zituen abestien hitzak. E già albuma balio musikalagatik baino Battistik helarazi nahi zuen mezuagatik izan zen gogoratua: goitik beherako aldaketa eman zela eta ezer ez zela lehen bezala izango. Lucio Adriano Pappalardorekin aritu zen elkarlanean 1983an Oh! Era ora albuma burutzen eta diskoa bidean zegoen momentu horretantxe ezagutu zuen Pasquale Panella.

1986-1994: Panellarekin elkarlanean aldatu

Lau urtez ezer plazaratu barik egon ondoren, 1986an Pasquale Panellaren -kantagintzan esperientzia zuen olerkaria- elkarlana ziurtatu eta disko merkatura itzuli zen Don Giovanni albumarekin; une horretatik aurrera Luciok bi urtero plazaratu zituen diskoak.

1994-1998: Azken urteak aldatu

Azken lana plazaratu zenetik 1998 urte tragikora arte Lucioren eta Mogolen arteko hurbiltze musikalaren inguruan zenbait zurrumurru zabaldu ziren baina inoiz ez ziren egiaztapen sendotzat jo. Bizitza publikotik aldendu zuen gaixotasun bat pairatu ondoren hil zen Lucio Battisti 55 urte zituela, Milango San Paolo ospitalean 1998ko irailaren 9an.

Battistiren berrikuntzak aldatu

Lucio Battisti Italiako musika garaikidean aztarna esanguratsua utzi duen abeslaria izan da. Battistiren kantatzeko modua berezia zen jakinduriaz moldatu baitzituen Italiako usadio tradizionalak eta itsasoaz bestaldeko doinu berritzaileak bai Rhythm & Bluesa bai Disco musika bere ahots urratuarekin.

Diskografia aldatu

Albumak aldatu

  1. 1969 – Lucio Battisti (album)|Lucio Battisti
  2. 1970 – Emozioni (album)|Emozioni
  3. 1971 – Amore e non amore
  4. 1971 – Lucio Battisti vol. 4
  5. 1972 – Umanamente uomo: il sogno
  6. 1972 – Il mio canto libero
  7. 1973 – Il nostro caro angelo
  8. 1974 – Anima latina
  9. 1976 – La batteria, il contrabbasso, eccetera
  10. 1977 – Io tu noi tutti
  11. 1977 – Images (Lucio Battisti)|Images
  12. 1978 – Una donna per amico
  13. 1980 – Una giornata uggiosa
  14. 1982 – E già
  15. 1986 – Don Giovanni (album)|Don Giovanni
  16. 1988 – L'apparenza
  17. 1990 – La sposa occidentale
  18. 1992 – Cosa succederà alla ragazza
  19. 1994 – Hegel (album)|Hegel
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucio Battisti