Loures Lisboako barrutian kokatuta dagoen hiria da, hiriburuaren iparraldean. 199.494 biztanlerekin (2011) Portugalgo laugarren hiri handiena da.

Loures
Loures
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Herrialdea Portugal
Eskualdea
Azpi-eskualdea
Barrutia
Alkatea
Lisboa
Lisboa Handia
Lisboako Barrutia
Sorrera1886
Posta kodea2674
Geografia
Koordenatuak38°50′N 9°10′W / 38.83°N 9.17°W / 38.83; -9.17
Map
Azalera160,3 km²
MugakideakLisboa, Odivelas, Sintra, Mafra, Arruda dos Vinhos eta Vila Franca de Xira
Demografia
Biztanleria205.054 (2011)
Dentsitatea1.242 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakArmamar (en) Itzuli, Maio (en) Itzuli, Matola eta Diu (en) Itzuli
http://www.cm-loures.pt www.cm-loures.pt

Historia aldatu

Hainbat castro zeltiar aurkitu dira Louresen. Erromatarren garaian mendialdea utzi eta azpiko lautada emankorrak populatu ziren. Louresko parrokiaren lehen aipamena 1118 urtekoa da. Nekazal jarduera zuen eremua zen, batez ere uhazak landatzen ziren, eta merkataritza txiki bat ere bazen.

1178 urtean mairuen taldeak antolatzen ari zirela ikusita Antso I.ak Loures konkistatu zuen zaldun tenplarioen laguntzarekin eta hauek bertan ezarri zuten egoitza. 1311an Tenpluko ordena deuseztua izan zen Portugalen eta Kristoren ordenaren esku gelditu zen Loures.

Lisboa 1599an izurriteak hartu zuenean familia aberatsek Louresera alde egin zuten aire osasuntsuagoaren bila. Amabirjinaren irudia ekarri zuten hiriburtik eta Nossa Senhora da Saúde (Osasunaren Andre Maria) eliza eraiki zuten. 1832 eta 1834 artean kolera izurritea izan zen eta honi aurre egiteko amabirjinaren irudiarekin prozesioak egin zituzten biztanleek.

Louresko udalerria Lisboatik banatu eta 1886an sortu zen.

Banaketa administratiboa aldatu

Parrokiak aldatu

  1. Apelação
  2. Bobadela
  3. Bucelas
  4. Camarate
  5. Fanhões
  6. Frielas
  7. Loures
  8. Lousa
  9. Moscavide
  10. Portela
  11. Prior Velho
  12. Sacavém
  13. Santa Iria de Azóia
  14. Santo Antão do Tojal
  15. Santo António dos Cavaleiros
  16. São João da Talha
  17. São Julião do Tojal
  18. Unhos

Demografia aldatu

Biztanleriaren bilakaera (1890 – 211)[1]
1890 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011
18 219 22 325 26 274 26 684 29 014 35 060 50 440 102 184 166 550 276 467 322 158 199 059 205 054

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Igreja Matriz de Loures
  • Grandella-Montachique ospitalearen hondarrak

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu