Louis Saguer

musikagile frantziarra

Louis Saguer (Berlin, 1907ko martxoaren 26a - Paris, 1991ko martxoaren 1a) alemaniar jatorriko frantses musikagilea izan zen.

Louis Saguer

Bizitza
JaiotzaCharlottenburg (en) Itzuli1907ko martxoaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1991ko martxoaren 1a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaStern Conservatory (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta soinu banda konpositorea

IMDB: nm0756255 Musicbrainz: be8c8518-1d04-477d-8395-b26bb9297c0d Edit the value on Wikidata

Haurtzaroa eta gaztaroa ospitaletan igaro zituen, tuberkulosiak jota baitzegoen. Baina denboraldi horietan, musika-hezkuntza sendoa izan zuen. Berlingo Stern Kontserbatorioan ikasi zuen, Wilhelm Klatterekin, eta 1926an Parisa joan zen, denboraldi batez. Hurrengo urtean, laguntzaile gisa hasi zen lanean, eta Berlingo Staatsoperen, koruko zuzendari gisa. Ondoren, Piscator antzokiko orkestra-zuzendari izan zen, eta zenbait filmetarako musika idazten hasi zen. 1929an, berriz ere Parisa joan zen, eta han, Arthur Honegger eta Darius Milhaud musikagileekin aritu zen lanean. Berlina itzuli zenean, Paul Hindemithekin eta Kurt Sachsekin lan egin zuen. 1933an Parisa ihes egin behar izan zuen, judua baitzen. Bizitza iluna izan zuen, eta intelligentsia komunistan ibili zen. Nazioarteko brigadetan sartu zen, eta Espainiara joan zen, Francoren kontra borrokatzera. Bigarren Mundu Gerran, erresistentziako kide egin zen, eta 1947an frantses hiritartasuna hartu zuen. 1949. urtetik aurrera, irakasle izan zen Darmastadten, eta orkestra-zuzendari gisa eta laguntzaile gisa aritu zen lanean. Idatzi zituen lanen artean aipagarriak dira: bi opera, Lili Merveille eta Mariana Pineda (1967); bi kantata, Sei kanta eta Quant´e bella giovinezza. Orkestrarako, Musique d´après-midi, txirula eta orkestrako (1942); Musique d´été, klabezin eta orkestrarako (1944); Suite Sefardi; Musique en sol, biolin eta orkestrarako; Mouvement 60, harizko musika-tresnetarako (1963); Sine nomine (1968-1971).

Erreferentziak aldatu