Los hijos de Gernika: la lucha del pueblo vasco por su libertad (Gaztelaniatik itziulita: Gernikako umeak, euskal herriaren borroka bere askatasunaren alde) Gernikako bonbardaketa kontatzen duen film dokumental bat da, Euzko Gaztedik Caracasen egindakoa, helburu propagandistikoekin[1].

Los hijos de Gernika
Jatorria
Argitaratze-data1968
Jatorrizko herrialdeaVenezuela
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Segundo Cazalis
Ekoizpena
EkoizleaEuzko Gaztedi

1968an Segundo Cazalisek zuzendu zuen[2], Venezuelako euskal diasporaren baitan, EGI erakunde jeltzaleak zuen Caracasko adarrak lagunduta.

Estreinaldia Parisen izan zen 1968ko apirilaren 26an, Gernikakoaren 31. urteurrenean. Bi emanaldi entolatu zirelarik erbesteko Eusko Jaurlaritzak hirian zuen delegazioan, Euskal Herritarren Lagunen Nazioarteko Ligak antolatua.

Argumentua aldatu

"Los hijos de Gernika" lekukotasuna ematen duen film bezala dago aurkeztua, ez bakarrik 1936an eta 1937an Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian nola garatu zen kontatzen duelako, baizik eta ondoren, frankismoaren erresistentzia ere aipatzen delako.

Erresistentzia ekintzen artean, 1967ko gertaera batzuk ere agertu ziren filnatuak, Iruñean izandako Aberri Eguna eta Donostian Maiatzaren Lehenean izandako elkarretaratze eta istiluak.

Gerrako ekintzen artean gerrako haurren ebakuazioa eta atzerrian (bereziki Ingalaterra eta Frantzian) izandako harrera ere aipatzen ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. «LA PELÍCULA "LOS HIJOS DE GERNIKA"» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  2. Los hijos de Gernika (Segundo Cazalis, 1968). (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).

Kanpo estekak aldatu