Los cien mil hijos de san Luis
Los cien mil hijos de san Luis (1877) Benito Pérez Galdós kanariar idazlearen Episodios Nacionales lan ezaguneko bigarren saileko seigarren eleberria da. San Luisen Ehun Mila Semeak gisa ezagutzen den mugimenduaren inguruko gertakariak kontatzen ditu.
Los cien mil hijos de san Luis | |
---|---|
Gómez Soler y Estebanen marrazkia. | |
Datuak | |
Idazlea | Benito Pérez Galdós (1877) |
Argitaratze-data | 1877 |
Generoa | Eleberri historikoa |
Jatorrizko izenburua | Los cien mil hijos de san Luis |
Herrialdea | Espainia |
Bilduma | Episodios Nacionales |
Euskaraz | |
Izenburua | San Luisen Ehun Mila Semeak |
Istorioa aldatu
Fernando VII .a Espainiakoaren eta bere gertuko taldearen azpijokoak deskribatzen ditu, 1823an armada frantses baten inbasioa errazteko, Angulemako dukearen agindupean zegoen San Luisen Ehun Mila Semeak izenekoak. Gertaera hoien lorpenak Hirurteko Liberalaren amaiera eta beldurrezko garai baten hasiera, Hamarkada Deitoragarriaren hasiera alegia, ekarri zuen.
Oinarri historiografikoak aldatu
Atal honetan, Jenara Baraonak idatzitako balizko eskuizkribu baten edukiaren mende jartzen du Galdosek kontakizun historikoa. Lehen ataletan gauza bera egin zuen Juan Bragasekin, gertaeren bertsio «demagogiko, hipokrita eta berekoia» emanez. Pertsonaia historikoak eta literarioak foiletin erromantikoaren argumentuan nahasten dira berriz ere, Jenara Baraona batekin, errege espainiarraren agente-lana egiten duena frantsesekin, Chateaubriand berarekin negoziatuz. Egia esan, Kotska Vayo, Mirafloresko markesa, Antonio Alcalá Galiano, Jerónimo de la Quintana, Ramón de Mesonero Romanos eta, are gehiago, François-René de Chateaubrianden lan eta testu historiko gehienak erabili zituen Galdosek.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz)Eleberriaren jatorrizko testu osoa.