Lorrenako Dukerria (frantsesez: Lorraine, lɔʁɛn ahoskatua; alemanez: Lothringen) eskualde feudal independente bat izan zen, 1766an Frantzian sartu zena azkeneko duke subiranoa hil ondoren, Stanisław Leszczyński, Poloniakoa. Lotaringia Goienako Dukerritik abiatuta eratu zen, eta hau, aldi berean, Lotaringiako Dukerritik eratu zen 949an. Hiriburu bezala Nancy hiria izan zuen.

Lorrenako Dukerria
Duché de (Haute-)Lorraine (fr)
Herzogtum (Ober-)Lothringen (al)
959 – 1766
Printzerria
Lorrenako Dukerriko bandera

Lorrenako Dukerriko armarria

Lorrena Frantziako Erresuman
Geografia
HiriburuaNancy
Historia
Aurrekoa
Lotaringia
Ondorengoa
Frantziako Erresuma

Historia aldatu

949an, Lotaringiako dukea eta Koloniako artzapezpikua zen Brunok, Oton I.a Alemaniakoaren anaiak, dukerria bi zatitan banatzea erabaki zuen, bere basailuen artean zeuden etengabeko liskarren ondorioz, batzuk frantziar eraginekoak eta besteak germaniarrekoak zirenak.

Banaketa horretatik Lotaringia Goiena eta Lotaringia Beherea izeneko dukeorde lurraldeak sortu ziren, handik gutxira, 977an, enperadoreak dukerri bezala berezituko zituena. Enperadoreak berak erabakiko zuen lurralde bakoitzerako zein izango zen oinordekoa.

1033an bi dukerriak Verdungo kondea zen Lotaringiako Gotelo I.aren irudipean bateratuak aurkitu ziren.

Hau 1044an hil ondoren, Henrike III.a Beltza enperadoreak, bateratzearen beldur zena, hala eta guztiz ere, Goteloren seme nagusia, Godofredo, soilik Lotaringia Goienaren duke bezala izendatzea erabaki zuen, honen anaia Gotelo II.a Lotaringia Behereko dukea, handik gutxira, 1046an hilko zen bitartean.

Lotaringia berriz elkartzeari dagokionez enperadoreak emandako ezezkoaren aurrean, Godofredo, orduan, erabaki inperialaren aurka matxinatu zen, Lotaringia Beherea eraso eta Verdun hiria suntsitu zuen 1045ean. Enperadoreak, zigor bezala, Lotaringia Goienako dukearen titulua kendu eta Alsaziako Adalbertori eman zion Lorrenako Dukerriaren izenarekin 1047an.

Godofredok borroka jarraitu zuen, Adalberto garaitu eta hilez Thuineko guduan (1048ko azaroaren 11n) baina bere helburua lortu gabe, enperadoreak, berehala, Alsaziako Gerardo, Adalbertoren anaia, Lorrenako Duke bezala izendatu baitzuen, Alsaziako etxeko lehena.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu