Loris Lorinaeren barruan dagoen bi generoetako bat da. Indiako hegoaldean Sri Lankan bizi dira eta guztira bi espezie daude, nahiz eta autore batzuek bakarra (Loris tardigradus) izendatzen duten. 35 cm inguru luze izaten da, eta isatsa laburra du. Begi handi biribilak ditu, ilunpean distira egiten dutenak. Ile trinkoa du, hauts edo zilar kolorekoa. Eskuak eta hankak zuhaitzetan mugitzeko egokituak ditu, oso behatz luzeak eta oratzaileak baititu, baina makala eta beldurtia da. Intsektuak eta ornodun txikiak janez elikatzen da.

Loris
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaLorisidae
SubfamiliaLorisinae
Generoa Loris
Espezieak
Eguneko zikloagaueko

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu