Lord of the Dance (ikuskizuna)

Lord of the Dance (euskaraz Dantzaren Jauna) Michael Flatley estatubatuar-irlandarrak sortu, ekoiztu eta zuzenduriko irlandar dantzen ikuskizun bat da. Flatley bera ikuskizun honetako dantzari eta izar nagusia da. Ikuskizunaren musika Ronan Hardiman irlandar konposatzaileak konposatu zuen, betiere irlandar doinuetan oinarrituz.

Lord of the Dance ikuskizuneko Cry of the Celt ("Zeltaren Negarra") izeneko zatia.

Historia aldatu

Aurretik 1995. urterarte Michael Flatley dantzariak Riverdance izeneko dantza ikuskizunean dantzari nagusia izan zen, honekin mundu mailako ospea bereganatu zuelarik. Halere, sorkuntza kontrolarekin izan zituen hika-mika batzuen ondorioz ikuskizunan parte hartzetik laga zuen. Flatleyk futbol zelaiak, estadioak eta areto handiak betetzeko ahalmena zuen dantza ikuskizun bat egiteko ametsa zuen, ikuskizun honetan irlandar dantzari kopuru handi batek dantzatuko zuelarik.

1996. urteko ekainaren 28tik uztailaren 1era Dublingo Point Theatre antzokian Lord of the Dance dantza ikuskizuna estreinatu zen. Hortik aurrera ikuskizun hau urte luzez munduan barna leku ugaritan izan da.

Aipagarria da Euskal Herrian ere izana dela, 1999ko azaroan Anoeta Belodromoan ere bi egunetan zehar izan baitzen.

Ikuskizuna aldatu

1. ekitaldia

  • Cry of the Celts
  • Suil a Ruin
  • Celtic Dream
  • The Warriors
  • Gypsy
  • Strings of Fire
  • Breakout
  • Warlords
  • The Lord of the Dance

2. ekitaldia

  • Spirit of the New World
  • Fiery Nights
  • The Lament
  • Siamsa
  • Our Wedding Day
  • Stolen Kiss
  • Nightmare
  • The Duel
  • Victory
  • Planet Ireland

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu