Lope
Datuak
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Euskalduna

Lope euskarazko gizonezko izena da.

Historia aldatu

Latinezko lupus izenetik atera zen, otsoa (Canis lupus) esan nahi duena. Erdi Aroan iberiar penintsula osoan anitz erabili zen.[1]

Loperen Erdi Aroko patronimikoa Lopeitz zen.[2][3][4] Lopeitz patronimikotik Lopeitza emakume izena sortu zen.[5]

Izen hau gaur egungo Lopetegi eta Loperena deituren jatorria da.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: "Lope", Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Henrike Knörr. (1999). Nombres de persona en el País Vasco: cuestiones históricas y de normalización. Fontes Lingua Vasconum, 135-154 or..
  3. Alfonso Irigoien (1990): "De re philologica linguae vasconicae".
    « Enekoitz es claramente Eneko + -itz, recuérdese Lopeitz, de Lope + -itz. »

  4. Gabriel Verd. (1982). Patronímicos de vocal + iz (Enecoiz...). Donostia: ASJU, 131-139 or..
  5. Euskaltzaindia: "Lopeitza", Euskal Onomastikaren Datutegia.

Kanpo estekak aldatu