María Dolores "Lolo" Rico Oliver (Madril, 1935Donostia, 2019ko urtarrilaren 20a) kazetari eta telebista zuzendari espainiarra izan zen.

Lolo Rico
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Dolores Rico Oliver
JaiotzaMadril, 1935
Herrialdea Espainia
HeriotzaDonostia2019ko urtarrilaren 20a (83/84 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta errealizadorea
Enplegatzailea(k)Televisión Española
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Lolo Rico

lolorico.com
Twitter: loloricooliver Musicbrainz: 7a09f8f3-a7e6-4d0b-9b82-b5b857c67970 Discogs: 3550744 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gerra zibilean Lolo Ricoren familia hiriz aldatu eta Donostiara iritsi ziren. Gerraosteak markatutako haurtzaroa bizi izan zuen. Aita zorrotz batek helarazi zion liburuarekiko estimua, eta irakurketa eta idazketa izan ziren bere babesleku txikitatik. Hamaika edo hamabi urterekin, aitaren etxearen liburutegiko Sigmund Freuden “Eguneroko bizitzaren psikopatologia” eta Karl Marxen Kapitala ulertzen saiatzen zen.[1] Arte Ederretako ikasketak hasi eta utzi zituen, idazten artitzeko. Geroago, hogeita hiru urte zituenean, Santiago Alba enpresaburuarekin ezkondu zen, eta zazpi seme-alaba izan zituzten, familia-bizitzan murgilduz.[1]

Bartzelonan ezagutu zituen Carlos Barral, Juan Marsé, Ana Maria Moix, Jaime Gil de Biedma. Geroago, Madrilgo Informazio Zientzien Fakultatean sartu zen. Bere bizitzaren norabidea aldatuz, dibortzio traumatiko bat bizi izan zuen, eta Alderdi Komunistako kide izan zen. Ondoren, TVEn bere lana eta ibilbide profesional oparoa izan zuen. Emakume aitzindaria, telebista programa bateko lehen emakume zuzendaria izan zen[1] [2]

Bihotz-biriketako geldialdi batean hil zen, Donostian (Gipuzkoa), 2019ko urtarrilaren 19an, 83 urte zituela. Erraustu egin zuten, eta haren errautsak lurperatu, familiak hala eskatuta, Polloeko hilerrian, Donostiako hilerrian, Clara Campoamorreko hilobitik metro gutxira, gure Juncal andrearen kaleko 22. zenbakian (Clara Campoamor kale bereko 65-66an lurperatuta dago).[3]

Santiago Alba Rico filosofoaren ama[2] eta Isabel Alba Rico idazlearen eta argazkilariaren ama zen[4]. Halaber, Nagua Alba politikariaren amona zen. [4]

Aktibitateak aldatu

Haurrentzako ipuinak idazten eta RNEn eta TVEn gidoilari hasi zuen bere ibilbidea. 1984an sortu zuen bere originaltasunarengatik oso ezagun egin den La Bola de Cristal haurrentzako saioa. Horrez gain, Euskal Herriko egoera politikoarekiko kezka agertu du Ricok. 2005ean, Aukera Guztiak Europako hauteskundeetarako zerrenda babestu zuen eta legez kanporatutako aukeren parte hartzeko eskubidea aldarrikatu zuen.[5]

Obra batzuk aldatu

Liburu eta artikulu ugariren egilea izan zen, gehienak telebistaren eta pedagogiaren ingurukoak.

bibliografía aldatu

  • Filmoteca infantil: una selección de películas y series (3-12 años), Lolo Rico; Villar Arellano Yanguas (koord.) Nafarroako Aurrezki Kutxa, 2010. ISBN 978-84-96506-21-3.
  • Cómo es posible que el tiempo pase tan deprisa y yo no me dé cuenta?, Bartzelona: Plaza & Janés, 2008. ISBN 978-84-01-30555-9.
  • Nosotros estamos aquí!. Bartzelona: Montena, 2006. ISBN 978-84-8441-312-7.
  • Cartas de una madre de izquierdas a una hija de derechas. Bartzelona: Plaza & Janés, 2004. ISBN 84-01-30523-3.
  • Cómo hacer que tus hijos lean: análisis y recetas. Alfaguara, 2003. ISBN 84-204-4406-5.
  • El libro de "La bola de cristal". Bartzelona: Plaza & Janés, 2003. ISBN 84-01-37838-9.
  • Si tu hijo te pide un libro. Madril: Espasa Calpe, 1999. ISBN 84-239-7796-X.
  • T.V., fábrica de mentiras: la manipulación de nuestros hijos. Madril: Espasa Calpe, 1994. ISBN 84-239-9108-3.
  • El buen espectador: cómo ver y enseñar a ver la televisión. Madril: Espasa Calpe, 1994. ISBN 84-239-7716-1.
  • Si yo fuera rica. Madril: Espasa-Calpe, D.L. 1993. ISBN 84-239-8612-8.
  • Castillos de arena: ensayo sobre literatura infantil. Granada: Alhambra, 1986. ISBN 84-205-1411-X.
  • Los hijos: infancia, familia, adolescencia, juventud, adopción. Madril: Rialp, [1975]. ISBN 84-321-1800-1.

gidoiak aldatu

  • El pequeño país: El país egunkariaren gehigarria. 1-15 zenbakiak. Madril: 1981[6]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Peonza revista 129. zk. 2019- ekaina , POLANCO, José Luis“Lolo Rico: de la lectura y otras pasiones”” 79-87. orld.
  2. a b [https://www.diariovasco.com/culturas/muere-lolo-rico-20190120120702-nt.html «Muere Lolo Rico, creadora y directora del programa 'La bola de cristal' '(2019-01-20)»] diariovasco.com.
  3. Hilobien eta hildako pertsonen bilatzailea. .
  4. a b «Emotiva despedida a Lolo Rico con la canción de 'La bola de cristal' (Ricardo Aldarondo, 2019-01-21)» diariovasco.com.
  5. «Lolo Rico hil da, belaunaldi bat markatu duen idazle eta kazetaria» Berria 2019-01-21 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  6. El pequeño país: El País Egunkariaren gehigarria, gidoiak 1981. .

Kanpo estekak aldatu