Lokrida[1] (antzinako grezieraz Λοκρίς, Lokris; egungo grezieraz: Λοκρίδα, Lokrida) Antzinako Grezia erdialdeko eskualde bat zen, kostalde kontinentalean zegoen, Termopiletatik Larimnara hedatuz, Korintoko golkoaren iparraldean. Bi lurraldetan banatua zegoen:

Lokrida Ozoliako mendiak

Jatorrizko Lokridaren lurraldea, bi eskualdetan banatu zen: Dorida eta Fozida. Beharbada, inguruko herri baten inbasio goiztiar baten ondorio izan zen. Gertaera honek, eskualdearen antzutasunarekin bateraturik, herri mugakideen joera gerlari eta dominatzaileen aurrean etengabeko larrialdi egoera sortu zuen, baita greziar historian paper atzerakoi bat izatea ere.

Lokrida Opuntia, bertako hiri nagusia zen Opusen izenetik abiatuta izendatua izan zen. Lokrida Opuntiako metropolirik nagusiena Naupakto zen.

K.a. VII. mendean, Italian, lokriar okupatzaileek Locri hiria sortu zuten.

Bigarren Mediar gerran, K.a. 480an, Xerxes I.a Persiako erregeak, Grezia inbaditu zuen eta bere armadarekin joan zen Trazia, Tesalia eta Lokridan zehar. Xerxesek, orduan, Atikarantz jarraitu eta Atenasi su eman zion, greziarrek ebakuatu zutena inbaditzailearen boterea ikusita.

Mitologia aldatu

Greziar mitologiaren arabera, Aiax Oileo, Lokridako erregea, Atenea jainkosak, Ulises, Odiseako honen bidaian, kaltetzea nahi zuten bere ontziak suntsitzeko eragin zuen ekaitz bortitz batean hil zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu