Lokotx biltzea Euskal Herriko joko tradizionala da,[1] tarteka eta ilara batean jarritako lokotx[2], artaburu edo egurrezko zatiak banan-banan hartu eta ilararen mutur batean dagoen saski batera ahalik eta denbora laburrenean sartzea helburua duena.[3] Jokoa banaka nahiz taldeka, erreleboka, joka daiteke, azken kasu honetan taldekide adina ilara eta saskiak jarriz.

Lokotx biltzea Zarautzen 1916an. Argazkia Indalecio Ojangurena da.
Lokotx biltzea.

Jokalari txapeldunak aldatu

Gizonezkoak aldatu

  • 1980. hamarkadako garaile handia Ignacio Idoeta “Atxua” izan zen, aldi berean Euskadiko Kros Txapelketa irabazi zuena.
  • 1990eko hamarkadan Eugenio Córdoba eta Santiago Azurmendik hartu zuten kirolari horren lekukoa.
  • XXI. mende hasieran, Abel Onaindi bizkaitarra eta Fernando Etxegarai nafarra. 2006. urtera arte eutsi zioten nagusitasunari
  • 2007. urtean Eneko Garmendia gipuzkoarra izan zen garaile. Iñaki Ekisoain bigarren sailkatu zen.
  • 2012. urtean ere, Eneko Garmendia baliarraindarrak irabazi zuen Euskal Herriko Lokotx-biltze Txapelketa.[4]

Emakumezkoak aldatu

  • XXI. mende honetan abian jarri den Euskal Herriko Txapelketako irabazlea Maika Ariztegi nafarra izan zen.
  • 2012. urtean Maika Ariztegik Donostian ospatu zen Euskal Herriko Lokotx-biltze Txapelketan bere hamabigarren txapela eskuratu zuen eta gainera, modalitate horretan berak zuen errekorra gainditu zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.