Loizaga dorrea Galdamesko Concejuelo auzoan dagoen dorretxea da, egun ibilgailu zahar eta klasikoen museoa dena[1]. Santiago baseliza alboan du.

Loizaga dorrea
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBizkaia
Arkitektura
Deskribapena
Webguneahttp://www.torreloizaga.com

Dorrea aldatu

Dorretxea ustez XIII. mendean egindako gotorleku hobiduna da, ganboatarrena izan zena. Hala ere, eraikina 1985ean berreraikita dago.

Goiko aldea almenaduna da, eta harresi hirukoitza, hobia zein zubi altxagarria dauzka inguruan. Oraindik ere, bere horretan daude erdi-puntuko arkua eta aurreko aldeko armarri bihotza[2].

Ibilgailu zahar eta klasikoen museoa aldatu

 
Museoan dagoen Rolls-Royce Silver Ghost Apline Eagle, 1914koa.

Ibilgailu zahar eta klasikoen museoak Hispano-Suiza, Ford, Ferrari, Jaguar, Lamborghini, Mercedes edo Cadillac enpresen modeloak ditu. Hala eta guztiz ere, bertoko bilduma bikainena Rolls-Royce markako ibilgailuen munduko sortarik osatuena da. 1998. urtean BMW enpresak Rolls-Royce erosi zuen arte, enpresak eginiko modelo guztiak ditu eta[3].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu