Lo mal any primer
Lo mal any primer (eusk.: "lehenengo urte txarra") orduko kronikariek 1333 urteari Aragoiko koroan (batez ere, kostalde mediterraneoan: Kataluniako printzerrian, Valentziako Erresuman eta Mallorcako Erresuman) eman zioten izena da. Uzta txarrak eta bere ondorengo garestitze eta goseteak Behe Erdi Aroko krisialdiaren lehenengo adibide suposatu zuten.[1] Hori zela eta, aurreko mendeetan izandako lurralde-hedapen eta oparotasuna eten egin zen.
Garai haietan biziraupen-krisialdiak ohikoak baziren ere, zailtasunak pilatu egin ziren: 1310-1314ko eta 1324-1329ko uzta txarrak (batez ere Valentziako Erresuman), Izurri Beltza baino aurreragoko 1331ko Mallorcako eta 1326ko eta 1334ko Valentziako izurri-agerraldiak eta abar.
Herri oroimenean 1333 eta 1334ko urritasunak geratu egin ziren: prezioak izugarri altxatu ziren eta hildakoak baserritik hirietaraino zabaldu ziren[2] (garai hartan 50.000 biztanle zituen Bartzelonan 10.000 hildako inguru izan ziren).
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau Kataluniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |