Lo-hiria lo egiteko baino erabiltzen ez den hiria da. Satelite-hiria ere dei dakioke. Bertako biztanleek kanpoan egin ohi dute lan. Eguneroko mugimendu honek hirietako garraio-arazoak areagotzen ditu.

Parisko lo-hiri bat, Versaillesetik gertu

Lo-hiriak, sarritan, metropoli eremu baten barne egoten dira, baina hirigunetik distantzia batera, hau da, aldirietan. Haien izaera eta kokaguneagatik ekipamendu publikoen gabezia handia izaten dute.

Lo-hirien hazkundea automobilaren garapen eta arrakastarekin batera eman da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.