Kurumino

Liztortzar» orritik birbideratua)

Kuruminoa edo liztortzarra (Vespa crabro) Europako liztor eusozialik handiena da, eta Amerikako Vespa generoko espezierik handiena.

Kuruminoa / Liztortzarra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHymenoptera
FamiliaVespidae
GeneroaVespa
Espeziea Vespa crabro
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Eguneko zikloaeguneko

Ezaugarriak aldatu

Itxuraz eta bizitzeko eraz erlearen antzekoa da, hura baino handiagoa. 3 cm inguru luze izaten da emea, 2-2,5 cm arra eta langilea. Oso begi handiak ditu; toraxa abdomenari eransten zaion atala laburra izaten du. Kolorez, beltza eta gorria izaten du burua; gainerakoa, beltza, horia eta gorria.

Taldean bizi da. Eme batek eta ehunka edo milaka langilek osatzen dute taldea. Arrak udazkenean biltzen zaizkie taldera, eta, emea ernaldu ondoren, hil egiten dira.

Substantzia gozoak eta intsektuak jaten ditu, batez ere. Haserre errazekoa eta pozoi mingarrikoa da.

Habitata aldatu

Europa osoan, Afrikako ipar-mendebaldean, eta Asiako erdian eta iparraldean bizi da, eta Ipar Amerikara ere zabaldu da.


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu