Liu Shiwen

mahai-tenislari txinatarra

Liu Shiwen txineraz 刘 诗雯 Shiwen Liu, (Fushun, Liaoning (Txina), 1991ko apirilaren 12a) mahai-tenisean lehiatzen den kirolari txinatarra da.[1]

Liu Shiwen

Bizitza
JaiotzaFushun1991ko apirilaren 12a (33 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria
Pisua54 kilogramo
Altuera1,60 metro

Olinpiar Jokoak aldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezko domina eskuratu zuen Txinako taldearekin, taldekako modalitatean, Alemaniako (zilarrezkoa) eta Japoniako (brontzezkoa) hirukoteen aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Txinako hirukotea: Liu Shiwen, Li Xiaoxia eta Ding Ning-ek.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezkoa eskuratu zuen Txina ordezkatuz, Xu Xin herrikidearekin, binakako mistoa modalitatean, Japoniako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Taipei txinatarrekoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Taldeka,
emakumezkoa[4]
2020 Tokio
  Japonia
  Binakako,
mistoa[5]

Erreferentziak aldatu

  1. ITTF-ren sailkapena ITTF webgunea 2021-11-12an begiratua
  2. «Liu Shiwen» olympedia.org 2021-11-12an begiratua(Ingelesez)
  3. «Liu Shiwen» Olympics.com 2021-11-12an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Mahai-tenisa, binakako mistoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu