Little Caesar (Kiss abestia)


"Little Caesar" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1989ko Hot In The Shade albumean agertzen dena. Eric Carr bateriajoleak abesten duen abesti original bakarra da (nahiz eta Smashes, Thrashes & Hits albumerako "Beth" abestiaren bergrabaketan ahots nagusia jarri zuen aurreko urtean). Abestia Carrek, Gene Simmonsek eta Adam Mitchellek idatzi zuten.

Little Caesar (Kiss abestia)
Kissen musika-lana
Egilea(k)Kiss
Argitaratze-data1989
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoahard rock
DiskoetxeaMercury Records (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daHot In The Shade
HitzakMetroLyrics
Little Caesar
Kiss(r)en abestia Hot In The Shade albumetik
Argitalpena1989ko urriaren 17a
Grabazioa1989ko uztaila-abuztua
Musika motaHard rock
Iraupena3:08
DiskoetxeaMercury Records
IdazleaEric Carr, Gene Simmons, Adam Mitchell
EkoizleaPaul Stanley & Gene Simmons
Hot In The Shade abesti zerrenda
"Somewhere Between Heaven and Hell"
(13)
"Little Caesar"
(14)
"Boomerang"
(15)

Carrek hiru abesti eroan zizkion Kissen baxu-jotzaile Gene Simmonsi hurrengo albumerako kantuen aukeraketan ari zenean, eta 1990ean Carren esanetan:

« 1989ko apirilean hiru abesti benetan onak eroan nizkion Generi. "Somebody's Waiting" izeneko balada bat idatzi nuen, demo oso bat grabatu nuena. Ahots eta musika parte guztiak eta 24-pista grabatu nituen baita ere. Baina "Forever" abesti ikaragarri zen eta ez genuen bi balada nahi album berean. "Listen To the Eyes of Love" izeneko beste abesti bat idatzi nuen, AC/DC motako zeozer, baina ez zen inoiz guztiz amaituta egon. Eta beste abesti gau, funkrock estiloko zerbait duena, eta broma modura aurkeztu nuen."[1] »

Simmonsi azken abestia asko gustatu zitzaion eta Carri demo oso bat egitea proposatu zion. Carr eta Kiss gitarjole Bruce Kulick estudiora joan ziren eta grabazio osoa egin zuten. Kantua hasieran "Ain't That Peculiar" izena zuen (2001eko The Box Set diskan bertsio bat agertzen da) eta letra desbardinak ditu Carrek eta Simmonsek letra barria idatzi zuten arte abestiari "Little Caesar" izenburua emanez, Carr tipo gogorra balitz bezala egiten zuenean Simmonsek horrela deitzen ziolako.

"Little Caesar" zuzenan jo zuten Hot in the Shade Tour birako lehen gauan, 1990eko apirilaren 26an, Resedako Country Clubean.[2]

Langileak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Sherman, Dale. Black Diamond - The Unauthorized Biography of KISS. CG Publishing, 1997. ISBN 1-896522-35-1
  2. Stevens, Joe. Revenge is Sweet. Omnibus Press, 1997. ISBN 0-7119-5820-3


Kanpo estekak aldatu