Litote hitza grezieratik dator, λιτότης, euskaraz “soildua”, “gutxitua”. Izen horrekin erretorikan pentsamendu figura[1] bat adierazten da. Modu batez ironia, perifrasi eta eufemismoarekin badu zer ikusirik. Funtsa hauxe da: adierazpena leundu egiten du itxuraz baina, horrela, kontrako adiera indartuz. Adibidez, “liburu hori ez da batere txarra”, “txarra” adierazpena leundu dugu modu batez baina benetan ona dela esan nahi dugu.[2]

Ahozko hizkuntzan ohikoa da baliabide hau:

“Neska hori ez da batere tuntuna”
“Diruz ez zaude gaizki, e?”
“Ezin da ukatu etxe hori ederra dela”

Adibideotan ikusten denez, sarritan ezezko esaldien bitartez adierazten da. Hiru kasutan perifrasi topatuko ditugu: “Neska azkarra da” esan beharrean hitz gehiago erabiliz gauza bera esaten dugu, “Neska hori ez da batere tuntuna”.

Esan ohi da litote hiperbolearen kontrakoa dela baina, berez, antzeko prozedura da.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Ikus, baita figura erretoriko
  2. Xabier Altzibar, 544 or.
  3. Xabier Altzibar

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu