Lisosoma primarioak erretikulu endoplasmatikoko sistemaren deribatuak dira. Lisosoma primario bakoitza Golgiren aparatutik askatutako besikula da, entzima hidrolitikoak dituena (hidrolasak). Entzima hauek erretikulu endoplasmatiko bikortsuan (EEB) sintetizatzen dira eta garraio-besikulen bidez Golgiren aparaturaino heltzen dira. Bertan glukosilazioa jasan (gluzido bat beste molekula bati gehitzen zaioneko prozesua) eta manosa-6-fosfatotan aberatsak diren katea gluzidikoak bihurtzen dira. Hau identifikatzaile molekularra da; entzimak lisosomenganantz bideratzen ditu. Hidrolasek identifikatzailea ez daramaten gaixotasuna ikertu izan da; Golgiren aparatuko mintzek ez dituzten direna bezala ezagutzen eta jariatze-besikuletan enpaketatzen dituzte exozitosi bidez kanporatzeko. Gaixotasun hau pairatzen dutenek matrize estrazelularrean hidrolasak metatzen dituzte, haien zelulek entzimon gabezia duten bitartean.

Kanpo estekak aldatu