Lisburn (irlanderaz Lios na gCearrbhach) Ipar Irlandako hirugarren hiririk handiena da. Belfast hiriaren hego-mendebaldean kokatzen da, Lagan ibaiaren ertzean, ibai hau Antrimeko konderria eta Downeko konderriaren arteko muga delarik. 2001eko erroldaren arabera hiri honek 71.465 biztanle zituen.

Lisburn
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ipar Irlanda
Administrative territorial entity of Northern IrelandLisburn and Castlereagh
Izen ofizialaLisburn
Lios na gCearrbhach
Geografia
Koordenatuak54°31′00″N 6°02′00″W / 54.5167°N 6.0333°W / 54.5167; -6.0333
Map
Azalera447 km²
Altuera3 m
Demografia
Biztanleria71.465 (2010)
Dentsitatea159,88 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia028
Ordu eremuaUTC±00:00
lisburncity.gov.uk

Izena aldatu

Irlanderazko Lios na gCearrbhach izenak "jokalarien gotorlekua" esan nahi du. Herriaren izen inglestua hasieran Lisnagarvy izan zen baina 1641eko erreketaren ondorengo dokumentuetan jadanik Lisburn izena erabiltzen da. Badirudi izenaren bukaera ingelesezko burnt (erreta) hitzetik etor daitekeela.

Historia aldatu

Herria, gaur egungo Hill Street inguruan sortu omen zen. Gotorleku baten aztarnak ere aurkitu dira Castle Gardens-en iparraldean. 1611 urtean Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoak inguruko lurrak eman zizkion galestarra zen Sir Fulke Conway-ri eta 1620 urterako jadanik gaur egungo kaleak eraikita zeuden.

1641eko irlandarren erreboltan herriaren zati handiak erreta gelditu ziren. Udaletxeak beste sute bat izan zuen 1707an, oraingoan istripuz, eta ez zen berreraiki. gertakari hauek direla eta, hiriaren armarrian Ex igne resurgam ("Suaren gainetik, gailenduko naiz") idatzia agertzen da.

XX mendeko 70 eta 80. hamarkadan bortxakeriazko ekintzak ezagutu izan zituen Lisburnek, bai IRAren eta baita paramilitarren aldetik ere.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Hillsborough 116m, 1971-2000)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 14.7 15.8 19.4 22.8 23.8 28.1 29.5 28.4 24.5 21.1 15.8 14.5 29.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.9 7.1 8.9 10.9 14.0 16.4 18.3 18.0 15.5 12.4 9.2 7.6 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.4 1.6 2.6 3.5 5.8 8.6 10.8 10.6 8.9 6.5 3.4 2.2 5.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.2 -7.8 -10.0 -4.9 -3.3 0.0 2.5 1.8 -1.2 -4.5 -8.3 -11.5 -12.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 88.87 61.65 68.23 58.03 59.44 62.45 57.9 77.89 79.98 91.85 84.72 91.03 882
Iturria: [1]

Elizak aldatu

Lisburn famatua da eliza asko edukitzeagatik. 134 dira guztira, tartean katedrala.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu