Lipopolisakarido

konposatu kimiko

Lipopolisakaridoak lipidoa eta polisakaridoa dituzten biomolekula handiak dira, bakterio Gram negatiboen kanpoko mintzean daudenak. Endotoxinak ere deitzen zaie.

Lipopolisakarido baten egitura, zati lipidikoa -A lipidoa- eta polisakaridokoa -core edo muina eta O antigenoa-.

Bakterio Gram negatiboek, zelula hormaren gainetik, kanpoko mintza bat dute, lipopolisakaridoz osatua. Bakterio Gram positiboetan kanpoko mintzarik ez dago.

Egitura aldatu

Lipopolisakaridoek hiru zati dituzte:

  • A lipidoa (hidrofoboa)
  • muineko polisakaridoa (hidrofiloa)
  • O polisakaridoa (hidrofiloa)

Molekula anfipatikoa da. Lipopolisakaridoaren alde hidrofiloa kanporuntz orientaturik dago, eta A lipidoa barneruntz. Lipopolisakaridoen lipidoa eta polisakaridoa lotura kobalentearen bidez elkarturik daude.

O polisakaridoak (O antigenoa ere deitua), oro har, glukosa, galaktosa, ramnosa eta manosa izaten ditu, eta baita beste azukre arrarogoak ere (abekuosa, kolitosa...).

Garrantzia biologikoa aldatu

Endotoxinak, esan bezala, lipopolisakaridoak dira. Molekula horiek erantzun immune trinkoa eragiten dute animaliengan eta gizakiarengan, eta ahalmen pirogenoa ere badute (sukarra eragiten dute).

A lipidoa da lipopolisakaridoari ahalmen toxikoa ematen diona (endotoxinaren toxikotasuna eragiten duena). Gantz-azidoak ditu, N-Azetilglukosaminari ester loturen bidez lotuta.

Endotoxinek hainbat ondorio fisiologiko sortzen dituzte organismoan: sukarra eta hantura, batez ere, baina baita beherakoa eta linfozito eta leukozitoen jaitsiera ere sarritan.

Kanpo estekak aldatu