Linschmann-Aresti legea

Linschmann-Aresti legea euskara zaharrean pertsona-izenordain indartuen saileko genitibozko formak (genitibo bihurkariak) noiz-nola erabiltzen ziren zehazten duen formulazioa da, Linschmannek eta Gabriel Arestik, nork bere kabuz idoro zutena, eta Xabier Kintanak artikulu batean bildu zuena (hirugarren pertsonetarako erabiltzen diren haren/haien vs bere/bere(n) erakusleek ere arau bertsuari jarraitzen diote).

Genitibo bihurkarien erabilera (izenordain eta erakusle indartuena bezala, oro har) denboran zehar aldatuz joan da, eta euskalkien araberako aldeak daude, baina, Euskaltzaindiak arauturik ez badu ere, egungo euskara estandarrean lege hau betetzeko ahalegina egiten du zenbaitek.

Lege hau ez da nahastu behar, oro har, erakusle eta izenordain indartuen erabilerarekin, kidetasunen bat izan arren.

Genitibo bihurkariaren erabilera testu zaharretan aldatu

Egungo erabilera estandar zaindurako gomendioak aldatu