Limerick/Luimneach Irlandako Errepublikako hirugarren hiririk handiena[1] eta izen bereko konderriaren hiriburua da, herrialdeko hego-mendebaldean kokatutakoa. Hiri hau Shannon ibaiak zeharkatzen du[2]. Limericken metropoli eremuak 102.287 biztanle ditu 2022ko erroldaren arabera[3].

Limerick
Luimneach
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Limerick konderria
Geografia
Koordenatuak52°39′55″N 8°37′26″W / 52.6653°N 8.6238°W / 52.6653; -8.6238
Map
Altuera10 metro
Demografia
Biztanleria95.854 (2016)
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia61

Geografia eta klima aldatu

Limerick Shanon ibaiak sortzen duen estuarioan dago, eta ibaia zeharkatzeko hiru toki daudenez oso toki estrategikoa izan da betidanik. Bestalde Golden Vale lautadaren hegoaldean kokatzen da. Lautada hau oso aproposa da nekazaritza eta abeltzaintzareko.

Klima ozeaniko epela du. 977mm-ko prezipitazioak izaten ditu urtean eta batazbesteko tenperaturak 3 °C urtarrilean eta 20 °C uztailean dira. Sekula erregistratu den tenperaturarik baxuena -11'4 °C izan da (2010an) eta altuena 31'6 °C (1995ean)

      Datu klimatikoak (Shannon aireportua, 1981-2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 14.8 15.5 20.2 23.5 28.0 31.6 30.6 29.8 26.1 22.3 18.2 15.3 31.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 9.2 11.1 13.3 16.0 18.5 19.8 19.6 17.7 14.3 11.1 9.0 14.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.0 6.2 7.8 9.5 12.1 14.6 16.4 16.2 14.2 11.2 8.3 6.3 10.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.2 3.2 4.5 5.7 8.2 11 13 12.7 10.8 8.2 5.5 3.6 7.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.2 -9.8 -7.8 -4.1 -0.9 1.5 6.0 2.9 1.3 -2.0 -6.6 -11.4 -11.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 102.3 76.2 78.7 59.2 64.8 69.8 65.9 82.0 75.6 104.9 94.1 104.0 977.5
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 16 12 14 11 12 11 12 13 12 16 15 15 159
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.3 2.3 1.4 0.5 0 0 0 0 0 0 0.1 1.3 7.9
Eguzki orduak 49.6 65.6 100.0 153.1 180.0 156.0 140.5 140.1 117.0 89.9 60.0 43.4 1295.2
Hezetasuna (%) 81 75 71 64 63 65 68 68 69 75 81 83 71.9
Iturria: [4]

Historia aldatu

Limerickeko lehenengo asentamenduak Inis Sibhtonn zuen izena, zeinak "erregearen uhartea" esan nahi duen. Limerick herria bera vikingoek sortu zuten 812 urtean eta hauek Hlymrekr izena eman zioten[5].

XII mendean normandiarrek hiria berdiseinatu zuten eta Joanes erregearen gaztelua eta Andre Mariaren katedrala eraiki zituzten. Garai hartan Thomond erresumako hiriburua izan zen eta hala iraun zuen 1543ean desegin zen arte. Gaur egun oraindik ohiko toponimoa da Thomond.

Shannon estuarioko hiri estrategikoa zenez, XVII mendeko gerra zibiletan nabarmen sufritu zituen Oliver Cromwellen (1651) eta Gilen III.aren aldekoen setioak (1690), batez ere Boyneko gudua galdu eta ihes egin zuten irlandar errebeldeei babesa eman zienean. Azken gertakari honek makina bat kondaira sortu ditu irlandar folklorean. Setioa Limerickeko Itunarekin amaitu zen 1691ean. Itun honek eskubideak eman zizkien katolikoei, beti ere Gilen III.aren menpekotasuna onartuz[6].

Bake egoera honek hiriaren loraldi ekonomikoa ekarri zuen. Merkataritzak ekarritako aberastasunari esker Limerick asko handitu zen eta erdigunean georgiar estiloko etxeak eraiki ziren, gaur egun duen itxura hartuz. 1800ko Batasun Agiriak eta Irlandako Gosete Handiak hiriaren hazkundea gelditu eta gainbehera ekarri zuen. Hala ere Dublin, Cork eta Waterforderako trenbideak eraiki ziren eta inguruko erdigune izaten jarraitu zuen.

XX mendea Irlandar Independentzia Gerrarekin hasi zen. Limericken britainiar armadaren aurkako protesta sutsuak izan ziren eta hiriak bere burua soviet aske izendatu zuen 1919 apirilaren 15ean. Egoera honek astebete iraun zuen[7].

Ekonomia aldatu

Dublinen eta Corkek ondoren, Irlandako hirugarren ekonomia gunea da. Unibertsitateak, Teknologia Institutuak eta Aireportuak Ipar Amerikako konpainia handiak ekarri dituzte Limerickera, besteak beste Dell (teknologia berriak) eta Johnson & Johnson (lentillak).

Dell-ek berak Irlandako Barne produktu gordinaren %2a ekoizten zuen, baina 2009an lantegia Limericketik atera eta Poloniara eramatean langabezia tasak gora egin du hirian. Gaur egun %28'6koa da, Irlandako batazbestekoaren bikoitza.

Kultura aldatu

Irlandako kultur hiri nagusietako bat da Limerick. Belltable Theater antzokia, arte garaikideko Limerick City Gallery of Art museoa, Irish Chamber Orchestra (Irlandako Ganbara Orkestra) eta Hunt Museum dira honen adibide.

Hiri honetan Angela's Ashes eleberria eta izen bereko filma girotuta daude[8]. Bertakoa da The Cranberries musika talde famatua ere[9].

Kirolak aldatu

Errugbia da kirol maiteena Limerickeko konderrian, "Errugbiaren Irlandako hiriburua" dela esaten da. 2006 eta 2008an Heinecken Cup Europako txapelketa handia irabazi zuen Munster Rugby taldearen egoitza Limericken dago[10], Corken ere jokatzen badu ere. Irlandako liga handian dabiltzan elkarte ugari Limerickekoak dira, hala nola, Shannon, Garryowen, Old Crescent eta Young Munster. Shannon RFC da All-Ireland errugbi liga gehien irabazi dituen taldea, 9 hain zuzen ere.

Joko gaelikoei dagokienez Limerick GAA taldeak zazpi aldiz irabazi du hurlingaren txapelketa nagusia. Futbol gaelikoaren atalean bi garaipen ditu txapelketa nagusian, baina biak ere XIX mendearen bukaeran lorturikoak dira.

Futbolean ere maila polita erakutsi du Limerickeko futbol taldeak Irlandako bi Liga eta bi Kopa irabaziz.

Ondasun nabarmenak aldatu

Pertsonaia ezagunak aldatu

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Biggest Cities Ireland» www.geonames.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  2. (Ingelesez) «Enjoy the River Shannon in Limerick» www.limerick.ie (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  3. data.cso.ie (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  4. From the [1] of Met Éireann; see Shannon Airport (Weather Observing Stations). .
  5. (Gaztelaniaz) «Limerick, tras la huella de 'Las cenizas de Ángela' y otros hitos de Irlanda» ELMUNDO 2017-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  6. «The Treaty of Limerick» www.askaboutireland.ie (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  7. (Ingelesez) «Exhibition: Limerick Soviet» www.limerick.ie (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  8. (Ingelesez) «Visit Angela's Ashes Walking Tour with Discover Ireland» Discover Ireland (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  9. (Gaztelaniaz) The Cranberries y la ciudad de Limerick – Lalila.org. 2022-03-18 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  10. (Ingelesez) «Thomond Park Stadium» www.limerick.ie (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  11. (Ingelesez) May 28, Sharon Slater |; Places, 2013 | Limerick. (2013-05-28). Images of Limerick Castle through the centuries. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  12. (Ingelesez) Jul 23, Sharon Slater |; Churches, 2004 |. (2004-07-23). St. Mary's Cathedral - Church of Ireland • Churches. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).

Kanpo estekak aldatu