lighttpd arina, ziurra, malgua eta estandarrei atxikia izateko diseinatua den web zerbitzari bat da. Abiadura garrantzitsua den inguruetan funtzionatzeko optimizatuta dago, eta horregatik beste zerbitzari batzuek baino CPU eta RAM memoria gutxiago behar du. Eskaintzen duena kontuan hartuta, lighttpd zama handia daukan edozein zerbizaritan erabiltzeko egokia da.

 Lighttpd
Jatorria
Sortzailea(k)Jan Kneschke (en) Itzuli
Sorrera-urtea2003
Izenburualighttpd
Azken bertsioa1.4.76
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC
Irakur dezakeUNIX-moduko
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzia3-clause BSD License (en) Itzuli
lighttpd.net
Iturri-kodeahttps://git.lighttpd.net/lighttpd, git://git.lighttpd.net/lighttpd/lighttpd1.4, git://git.lighttpd.net/lighttpd/lighttpd2.git, https://github.com/lighttpd/lighttpd1.4 eta https://github.com/lighttpd/lighttpd2

Lighttpd software librea da eta BSD lizentziapean banatzen da. GNU/Linuxen eta UNIXen erabili daiteke ofizialki. Microsoft Windowsen erabiltzeko badago Lighttpd For Windows deritzon distribuzio bat.

Zerbitzariaren lengoaiak aldatu

lighttpd-ek kanpoko programekin komunikatzea ahalbidetzen du FastCGI edo SCGIren bitartez, bi hauek jatorrizko CGIaren hobekuntzak izanik (jatorrizko CGIa ere onartuta dago). Modu honetan, edozein programazio-lengoaiatan idatzitako programak erabili daitezke. PHP-k garrantzi handia du, eta hobekuntza espezifiko asko egin dira berarentzat. Ohikoa da, era berean, Ruby on Railsekin batera erabiltzea.

Kanpo estekak aldatu