Liburu gurutzaketa, ingelesezko BookCrossing terminoaz ere deitua, liburu bat leku publiko batean uzteko praktika da, nahi duenak hartu eta irakurri ahal dezan. Ekimena 2001 urtean abiarazi zen eta webgune bat jarri zen martxan, askatutako liburuen jarraipena egiteko. Horretarako, gurutzatzen den liburu bakoitzari BCID izeneko zenbaki bat esleitzen zaio, webgunean, harturiko liburua non dagoen eta nork utzi duen jakitea ahalbidetzen duena. Liburu gurutzaketa modu guztiz informalean ere egin daiteke, besterik gabe liburua kalean utziz.

Liburu gurutzaketa: liburu bat aske utzi, beste batek hartu eta irakur dezan.

Kanpo estekak aldatu