Librekanbismoa estatuen arteko merkataritza truke libreak eta tarifarik gabeko aduanak dituen ekonomia sistema da.

Abantaila eta desabantailak aldatu

Abantailak aldatu

  • Espezializazio handiagoa posible egiten du, eta herrialde ezberdinen artean produkzioa arrazionalizatzeko aukera eskaintzen du.
  • Kontsumitzaileak prezio baxuagoa ordaintzen du inportaturiko artikuluengatik, eta aukera handiagoa dauka.
  • Nazioarte mailan monopolioak sortzea ekiditen du.
  • Munduko herrialdeen arteko merkataritza harremanak, produkzioa eta errenta trukaketa indartzen ditu.

Desabantailak aldatu

  • Mugarik gabeko trukaketek, industria eta nekazaritza deusezten dute, eta enpresa asko ixtera behartzen ditu.
  • Ekoizkortasun gutxiagoko herrialdeetako ekonomiak pobretu egiten dira, eta langabezia hazi egiten da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.