Libao Bizkaiko auzoa da, Arrietako udalerriaren erdialdean dagoena. Garai batean udalerriaren izena Libaoko Arrieta zen, herri honek izan duen garrantzi historikoaren lekuko. Gaur egun ere auzo nagusia da eta udaletxea bertan dago.

Libao
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaArrieta
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°20′30″N 2°46′07″W / 43.34167°N 2.76861°W / 43.34167; -2.76861
Demografia

Bestela, auzunea udalerriko lau "entitate" direnetako bat da, eta auzo txiki hauek barne hartzen ditu: Libao, Goiri, Gereka, Zameza, Larretxebarri, Mendiguren, Madariaga eta Oxiñaga.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 251 biztanle ditu.

Biktoriano Gondra Muruaga apaiz pasiotarra, "Aita Patxi" izenez ezagunagoa (1910-1974), bertan jaio zen. Benedikto XVI.ak beneragarri izendatu zuen.

Demografia eta biztanleria aldatu

Libaoko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
254 260 274 251 246 250 254 251

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa