Liana Badr (Jerusalem, 1950 -) palestinar idazlea da.

Liana Badr
Bizitza
JaiotzaJerusalem, 1950 (73/74 urte)
Herrialdea Palestina
Familia
Ezkontidea(k)Yasser Abed Rabbo (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJordaniako Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria eta poeta

IMDB: nm1178164 Allmovie: p320077 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Familia abertzale batean sortu zen, eta Jerikon hazi zen. Familiarekin batera Jordaniara ihes egin behar izan zuen 1967ko palestinarren kontrako erasoen ondoren, eta handik Beirutera, 1970ean. Jordaniako Unibertsitatean hasi zituen ikasketak, baina bertan behera utzi behar izan zituen. Geroago Filosofiako eta Psikologiako doktoregoak eskuratu zituen Beiruteko Arabiar Unibertsitatean (Beirut Arab University), baina ezin izan zuen bukatu masterra, Libanoko Gerra zela eta. Boluntario gisa jardun zuen Palestinako emakumeen zenbait erakundetan, eta editore izan zen Al Hurriyya aldizkariaren kultura sailean. 1982az geroztik, palestinarrek Libanotik ihes egin behar izan zutenez gero, Damaskon, Tunisian eta Ammanen bizi izan zen, harik eta, 1994an, Palestinara itzuli zen arte. Literaturaren alorrean egindako lanaz gainera, Palestinako Kultura ministerioko Zinema eta Ikus-entzunezkoen saileko buru da, besteak beste.

Lehenengo eleberria, A compass for the sunflower (Konpasa eguzki-lorearentzat), 1979an eman zuen argitara. Harrezkero kontakizun laburren bildumak eta haurrentzako bost liburu eman zituen argitara 1980-1991 bitartean. Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira. Oro har, emakumearen, gerraren eta erbestearen gaiak erabili ditu bere idazlanetan.

Estiloari dagokionez, oso estilo lirikoa erabiltzen du, eta ordu arteko palestinar eleberrigile errealisten moldeak hautsi zituen lehen eleberriarekin. Lehen aipaturiko eleberriaz gainera, azpimarratzekoak ditu Maitasun eta jazarpenezko istorioak (1983) kontakizun-bilduma; Fakahani gaineko balkoia (1983), hiru eleberri biltzen dituen obra; Eguna nahi dut (1989); Ispiluaren begia (1991) eleberri epikoa, emakume palestinar iheslarien ahozko tradizioan oinarritua; Urrezko infernua (1991), eta Fadwa Touquan-ek kontatutako hitzen itzala (1996), Fadwa Touquan eleberrigilearekin izandako elkarrizketan oinarrituriko oroitzapen-liburua.

Erreferentziak aldatu