Lezaun

Nafarroa Garaiko udalerria

Lezaun[4] ([les̻a.un]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 263 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 41 kilometrora eta Lizarratik 16 kilometrora dago.

Lezaun
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Lezaungo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaDeierri
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Lezáun <> Lezaun
AlkateaCarmen López Salanueva
(Oihantxiki[1])
Posta kodea31177
INE kodea31154
Herritarralezaundar
Geografia
Koordenatuak42°46′49″N 1°59′39″W / 42.780277777778°N 1.9941666666667°W / 42.780277777778; -1.9941666666667
Azalera19 km²
Garaiera800 metro
Distantzia41 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria244 (2023:  −3)
alt_left 96 (%39,3)(2019) (%59,8) 146 alt_right
Dentsitatea12,79 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 43,4
Ugalkortasuna[2]‰ 22,73
Ekonomia
Jarduera[2]% 81,82 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 6,88 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 14,00 (2018: %6,28)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.lezaun.es/

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria, Nafarroa erdialde-iparraldean kokatzen da, N-120 errepidea Etxarri-Aranatz-Lizarra norabidean, Lizarragako mendatearen lehen maldak igotzen hasi baino lehen.

Lezaunek Urbasako mendizerrarekin egiten du muga iparraldean, Gesalatzko ibarrarekin ekialdean, eta Deierrirekin hegoaldean.

Klima eta landaredia aldatu

Klima atlantiarra da oro har, nahiz eta udalerriaren hegoaldean ezaugarri azpimediterraneoak izan (prezipitazioak urriagoak dira). Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da eta prezipitazioak 800 eta 1.800mm bitartekoak, zenbat eta iparralderago, euri gehiago, batez ere erliebea menditsuagoa delako. Urteroko egun euritsuak 100 eta 160 izaten dira kokagunea zein den.

Pagadiek 754 hektarea hartzen dituzte, artadiek 192, eta harizti eta bestelako zuhaitzek 135 hektarea.

Estazio meteorologikoa aldatu

Lezaunen, itsasoaren mailatik 817 metrora, Nafarroako gobernuak 1981ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Historia aldatu

Lezaungo udalerria 1951ean sortu zen, izatez, ordura arte Deierriko udalerriaren barruan baitzegoen. Lezaun, artzainen herri bat izan da, batetik, basoz eta larrez inguratuta dagoelako, eta bestetik, tradizioak horrela adierazten duelako.[6]


Demografia aldatu

Lezaungo biztanleria

1850eko hamarkadatik 1950eko hamarkadara bitartean, Lezaun, Deierriko kontzeju bat izan zen.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,74 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

Lezaungo alkatea Oihantxiki herri ekimeneko Carmen López Salanueva da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, eta hortaz gehiengo osoa. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,34) eta boto zuriak hamazortzi izan ziren (%14,40). Abstentzioa %47,97ekoa izan zen.

Lezaungo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Oihantxiki Hautesle Taldea 107 7

2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta López Salanuevak jarduneko alkate segitu zuen[7].

Udaletxea aldatu

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia, 1

Alkateen zerrenda aldatu

2007-2011 Carmen López Salanueva Oihantxiki
2011-2015 Carmen López Salanueva Oihantxiki
2015- Goreti Otxandorena Núñez Jardunean

Azpiegitura eta garraioak aldatu

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura aldatu

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Herriko jai nagusiak San Pedro jaiak dira, ekainaren 29an ospatzen direnak. Horrez gain, Lezaunen uztailaren 25a jaieguna da, Santiago eguna.

Urtean zehar hainbat erromeria antolatzen dira:

  • Santa Barbara: abenduak 4. Garai horietan lezaungo jai txikiak ospatzen dira, Santa Barbara herriko zaindariaren omenez.
  • San Kristobal: Iraileko hirugarren igandean ospatzen da.
  • Mendigaineko amabirjina (Azkona): maiatzak 15ean.
  • Trinitatea: trinitatearen hurrengo astelehenean.

Euskara aldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lezaun eremu mistoko udalerria da.[8] 2001eko erroldaren arabera, herritarren %7,66k zekien euskaraz hitz egiten.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • San Pedro eliza, antzinako eliza erromaniko bat eta ondoren XVI. mendean eraikitako elizak osatzen duten multzoa da.
  • San Cristobal baseliza, XIII. mendekoa.
  • Santa Barbara baseliza.
  • Nuestra Señora de las Nieves baseliza.

Lezaundar ospetsuak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Ohiantxiki idazkera erabili zuten. 2011tik jarduneko alkatea da.
  2. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  6. Lezaungo udaletxea. (Noiz kontsultatua: 2017-07-25).
  7. Lezaun 2011n[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
  8. «Euskararen egoera 2008an» (PDF) Eurarabidea (Noiz kontsultatua: 2017-7-25).

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa