Lexartza Jauregia Martinez Lejartza familiak 1853an Portugaleten eraikitako aisialdirako etxea da. Bizkaiko burgesiak XIX. mendean ezaguturiko garapen handiaren ondorioz eraikitako lehen eraikin garrantzitsua izan zen. Estilo neoklasiko berantiarrekoa, etxearen inguruan, lorategia, te-aretoa eta kapera zeuden. Gaur egun te-aretoa kontserbatzen ez den arren, kapera San Inazio parrokia moduan erabiltzen da.

Lexartza jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaPortugalete
Koordenatuak43°19′27″N 3°01′18″W / 43.3243°N 3.0217°W / 43.3243; -3.0217
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1853
ErabiltzaileaUNED
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa

Gerra Zibilaren ondoren, Jesusen Lagundiak dohaintza moduan jaso zuen jauregiaren jabegoa eta gaur egun UNED unibertsitatearen Bizkaiko egoitza dago bertan.


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa