Lex Iulia Municipalis

Lex Iulia Municipalis[1] izeneko lege erromatarra Julio Zesarrek aldarrikatu zuen K.a. 45. urtean[2] iturri batzuen arabera. Beste batzuek, ordea, Álvaro d'Orsek[3], esate baterako, Augustoren garaikoa dela diote[4].

Urte askoan 1732an aurkitutako Herakleako Taulei (Tabulae Heracleenses) Lex Iulia Municipalis deitu bazaie ere, honen inguruko adostasunik ez dago gaur egun[4]. Álvaro d'Orssen iritziaren arabera, K.a. 17a baino geroagoko oinarrizko lege bat izango litateke - Lex Iulia Municipalis - eta haren testu berritua, agian K.o. 90. urtekoa - Lex Flavia Municipalis[3].

Lege honek izaera orokorra du hiriaren berrantolaketa administratiboari buruz, zenbait arau sozialekin. Lege honi esker, hiri eta kolonia askok municipium izaera eureganatu zuten.

Urbs barruan zirkulatzeko arau batzuk ere baditu, hala nola, trafikoa arautzea eta salgaiak garraiatzen zituzten ibilgailuei egunez zirkulatzeko debekua, hiriari trafiko handia kenduz. Debeku horretatik kanpo utzi ziren tenpluak edo gurtzarako beste leku batzuk eraikitzeko erabilitako materialak garraiatzen zituzten gurdiak. Arau horien arabera, Lex Iulia egungo zirkulazio kodearen aitzindaritzat har daiteke.

Halaber, zinegotziei (ediles) agintzen zien leku publikoak, hala nola foroa edo plazak, garbi eduki behar zituztela.

Legea, seguruenik, ez zen eremu partikularrekoa izan Erromarentzat, baizik eta izaera orokorrekoa izatera iritsi zen udal-funtziorako, eta Inperioko hainbat eremutara zabaldu zen; Augustok Hispaniako hirietara zabaldu zuen hiri-prozedura Lex Iulia Municipalisaren bitartez K.a. 15-13.

Erreferentziak aldatu

  1. «LacusCurtius • Roman Law — Lex Julia Municipalis (Smith's Dictionary, 1875)» penelope.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. «Lex Julia municipalis» www.enciclopedia-juridica.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. a b D´ORS, Álvaro(1983): “La nueva copia irnitana de la “Lex flavia municipalis”. AHDE Tomo LII, Madril, 8-10 or.
  4. a b «ORGANIZACIÓN MUNICIPAL EN LA TABULA HERACLEENSIS» p3.usal.edu.ar (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).

Kanpo estekak aldatu