Lev Davidovitx Landau (errusieraz: Ле́в Дави́дович Ланда́у; 1908ko urtarrilaren 22agreg./urtarrilaren 9ajul.1968ko apirilaren 1a) jatorri jududun fisikari sobietar nabarmena izan zen, fisika teorikoko hainbat arlotan funtsezko ekarpenak egin zituena. Bere lorpenen artean, mekanika kuantikoko dentsitate matrizearen metodoaren aurkikuntza, superfluidotasunaren teoria, bigarren ordenako fase-trantsizioen teoria, supereroankortasunaren Ginzburg-Landau teoria, plasma fisikan gertatzen den Landau moteltzearen azalpena, elektrodinamika kuantikoko Landau poloa edota neutrinoen bi osagaietako teoriaren garapena nabarmendu daitezke. 1962an fisikako nobel saria jaso zuen, superfluidotasunaren teoria matematikoan egindako garapenagatik, zeinak 2,19 K (-270,96 °C) baino tenperatura baxuagoan dagoen helio likido II-ren propietateak azaltzen dituen.

Lev Landau

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЛев Давидович Ландау
JaiotzaBaku1908ko urtarrilaren 9a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Azerbaijango Errepublika Demokratikoa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoaJuduak
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku1968ko apirilaren 1a (60 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: Enteropatia
Familia
AmaQ18786020
Ezkontidea(k)Konkordija Terentʹevna Landau-Drobanceva (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBaku Polytechnicum (en) Itzuli
(1921 - 1922)
Bakuko Estatu-Unibertsitatea
(1922 - 1924)
Faculty of Physics and Mathematics of the Saint Petersburg University (en) Itzuli
(1924 - 1927)
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
Tesi zuzendariaAbram Ioffe (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Jakov Abramovič Smorodinskij (en) Itzuli
Alexei Alexeevitx Abrikosov
Aleksandr Akhiezer (en) Itzuli
Mark Azbel (en) Itzuli
Isaak Pomeranchuk (en) Itzuli
Isaak Khalatnikov (en) Itzuli
Jakov Zeldovitx
Alexander Patashinski (en) Itzuli
Roald Sagdeev (en) Itzuli
Alexander Andreev (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
alemana
frantsesa
daniera
Irakaslea(k)Niels Bohr
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, asmatzailea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, fisikari teorikoa eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Ioffe Institute (en) Itzuli  (1931 -  1932)
Kharkiv Institute of Physics and Technology (en) Itzuli  (1932 -  1935)
Kharkiveko Unibertsitatea  (1935 -  1937)
Moscow Institute of Physics and Technology (en) Itzuli  (1937 -  1938)
P.L. Kapitza Institute for Physical Problems RAS (en) Itzuli  (1939 -  1962)
Moskuko Estatu Unibertsitatea  (1943 -  1947)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Musicbrainz: c249f7ee-27bd-431c-a2c5-ef33853cfe3c Discogs: 4362700 Find a Grave: 8050669 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Hasierako urteak aldatu

Landau 1908ko urtarrilaren 22an jaio zen Bakuko familia judu batean. Hasiera-hasieratik bere bizkortasuna eta inteligentziagatik nabarmendu zen eskolan, bereziki matematiketan, horren adierazle da beranduago aipatu zuen esaldi bat zeinetan adierazi zuen zaila izaten zitzaiola kalkulu zaila egiten zitzaion garaia gogoratzea. 13 urterekin graduatu zen eta unibertsitatera joateko gazteegia zenez, Bakuko Eskola Ekonomiko Teknikoan hartzen zituen klaseak. 14 urterekin, Bakuko unibertsitatean matrikulatu zen 1922an, bi departamentu desberdinetan aldi berean ikasten zuelarik: Fisiko-Matematikoan eta Kimikoan. 1924an Leningradeko fisika departamentura pasa zen, 1927an graduatuz. Ostean, Leningradeko Institutu Fisiko-Teknikoan sartu zen graduondoko bat egiten, 21 urterekin doktoratuz. Landauk atzerrira joateko lehen aukera 1929an izan zuen, gobernu sobietarraren baimen bat lortuz. Gottingen eta Leipzig hirietan egonaldi laburrak egin ostean Kopenhagera joan zen, Niels Bohrren Fisika Teorikorako Institutuan lan egitera. Landauk beti kontsideratu izan zuen bere burua Niels Bohrren ikasletzat eta Bohrren eredu atomikoak bere fisikako ikuspegian eragin handia izan zuen. Sobiet Batasunera itzuli baino lehen Cambridge eta Zürichen ere egon zen.1932-1937 urteen artean Kharkov-eko Mekanika eta Makinen eraikuntzarako Institutuko fisika teorikoko departamentuaren buru izan zen.

Landau eskola aldatu

Bere lorpen teorikoetaz gain, Landau fisikari teorikoen tradizio handi baten sortzaile nagusiena izan zen, Kharkoven zentratua izan zena eta batzuetan, "Landau eskola" deritzona. Dibisio teorikoaren buru izan zen Problema Fisikoen Institutuan 1937tik 1962 urtean kotxe istripu bat izan zuen arte, istripu honen ondorio izango ziren lesioetaz ez zen inoiz guztiz errekuperatu. Bere ikasleen artean Lev Pitaevskii, Alexei Abrikosov,Evgeny Lifshitz,Lev Gorkov, Isaak Khalatnikov eta Boris Ioffe aipa daitezke.

Landauk "Minimo Teorikoa" izeneko ulermen azterketa bat garatu zuen, bere eskolan sartu ahal izateko ikasleek gainditu behar zutena. Azterketak fisika teoriko guztiko alorrak jorratzen zituen eta 43 ikaslek bakarrik gainditu zuten. Era horretan, bere ikasleak fisikari egokiak bihurtu ziren, perspektiba estudun espezialistak baino.

Kharkov-en ere izan zen, bere ikasle ohi eta laguna zen Evgeny Lifshitzekin Fisika Teorikoko Ikastaroa liburu ezaguna idazten hasi zuenekoa, fisika teoriko osoa jorratzen duen hamar liburukiz osaturiko lana. Berau, gradu mailako fisikako testu liburu garrantzitsu bihurtu eta oraindik oso erabilia da.

Purga Handia aldatu

Purga Handiaren garaian, Landau ikertua izan zen UPTI kasuaren barruan Kharkov-en, baina Moskura ihes egin zuen. Dena dela, 1938ko Apirilaren 27an atxilotua izan zen eta gulag lan esparru batean egon zen atxilotuta 1939ko Apirilaren 29an askatua izan zen arte; bere lagun zen Pyotr Kapitsa tenperatura baxuetako fisikari esperimentalak bere alde hitz egin ondoren.

Heriotza aldatu

1962ko urtarrilaren 7an, Landauren autoak beste norantzan zetorren kamioi baten aurka egin zuen talka. Lesio nabarmenak izan eta hiru hilabete egin zituen koman. Landau ez zen inoiz berreskuratu eta ohi zuena baino askoz sormen gutxiagoduna bihurtu zen. Bere 1968ko apirilaren 1eko heriotza ere istripuko ondorio izan zen.

Landauren zerrenda aldatu

Landauk hainbat kategoriatan sailkatu zituen fisikariak, zerrenda batean: lehen kategorian Niels Bohr, Werner Heisenberg, Erwin Schrödinger mekanika kuantikoaren aitak, Isaac Newton eta beste fisikari historiko batzuk topa zitezkeen. Landauk bere burua 2,5 kategorian jarri zuen, baina geroago 2-ra igo zuen. David Mermin laugarren sailean zegoen, nahiko errespetagarri moduan kontsideratua zegoena. Dena dela, fisikari bakarrak lortu zuen 1 baino gutxiagoko kategoria (altuena), Albert Einstein fisikariak hain zuzen ere.

Lanak aldatu

Landau eta Lifshitz Fisika Teorikoko Ikastaroa aldatu

  • 1. lib.: "Mekanika". L. D. Landau, E. M. Lifshitz
  • 2. lib.: "Eremuen teoria klasikoa". L. D. Landau, E. M. Lifshitz
  • 3. lib.: "Mekanika kuantikoa: Teoria ez-erlatibista". L. D. Landau, E. M. Lifshitz
  • 4. lib.: "Elektrodinamika kuantikoa". V. B. Berestetsky, E. M. Lifshitz eta L. P. Pitaevsky
  • 5. lib.: "Fisika estatistikoa, 1. zatia". L. D. Landau, E. M. Lifshitz
  • 6. lib.: "Jariakinen mekanika". L. D. Landau, E. M. Lifshitz
  • 7. lib.: "Elastikortasunaren teoria". L. D. Landau, E. M. Lifshitz
  • 8. lib.: "Inguru jarraituetako elektrodinamika". L. D. Landau, E. M. Lifshitz eta L. P. Pitaevsky
  • 9. lib.: "Fisika estatistikoa, 2. zatia". E. M. Lifshitz, L. P. Pitaevsky
  • 10. lib.: "Zinetika fisikoa". E. M. Lifshitz, L. P. Pitaevsky

Kanpo estekak aldatu