"Les Noticies" Asturiasko egunkari edo aldizkaria da, astero argitaratzen dutena asturiera hutsean.

Les Noticies
Motainformazio orokorra
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaasturiera
Argitaratze lekuaUvieu
ArgitaletxeaPublicaciones Ámbitu
Banaketa
Banatze-eremuaAsturies
Maiztasunaastero
Historia
SortzaileaInaciu Iglesias (en) Itzuli
ZuzendariaRamón Lluis Bande
www.lesnoticies.com

1996an sortu zuten Uvieuko "Publicaciones Ámbitu" enpresa argitaratzailearen bidez. Lehenengo zenbakia urte hartako irailaren 6an kaleratu zuten. Ezaugarri horiek zituen lehendabiziko astekaria zen 1901ean Xixonen "Ixuxú" aldizkariaren lehen alea kaleratu zutenetik.

Inaciu Iglesias eta Ramón Lluis Bande egunkariaren zuzendariak izan dira orain arte. Kolaboratzailearen artean, bestela, Xuan Bello idazlea dugu.

Zenbaki bakoitzarekin 24-32 orrialde eta 5.000 ale argitaratzen dute.

Kanpo estekak aldatu