Leontyne Price —jaiotza-izena: Mary Violet Price— (Laurel, Mississippi, Ameriketako Estatu Batuak, 1927ko otsailaren 10a) sopranoa da eta operan nazioarteko ospea lortu duen lehen abeslari afroamerikarra.[1][2]

Leontyne Price

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Violet Leontyne Price
JaiotzaLaurel (Mississippi)1927ko otsailaren 10a (97 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Familia
Ezkontidea(k)William Warfield (en) Itzuli  (1952 -  1973)
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en) Itzuli
Central State University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaopera
herri-musika
Ahots motasopranoa
DiskoetxeaRCA Victor

IMDB: nm0697005 Allmovie: p57785 IBDB: 56584
Facebook: LeontynePrice Spotify: 3Qh7r2c4JWTmRLH3swU9dC iTunes: 79558 Musicbrainz: 9a25e564-7c23-4edd-b0ea-df7a0fc6701a Songkick: 133892 Discogs: 882019 Allmusic: mn0000591857 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Hasierak aldatu

Priceren bi aitona-amonak metodista-ministro izan ziren Mississippiko eliza beltzetan eta bere eliza-koruan kantatzen zuen. Hezkuntza eta Arte Industrialen Eskolan (orain Central State College) graduatu zenean, abeslari gisa karrera egitea erabaki zuen. Adiskide baten diru-laguntzari esker, New Yorkeko Juilliard eskolan ikasi zuen lau urtez. [1]

Soprano ibilbidea aldatu

1952-1954 urteetan, Gershwinen Porgy and Bess operako Bess pertsonaia interpretatu zuen mundu osoan. 1955ean, Pucciniren Tosca antzeztu zuen telebistan; hura izan zen kantari beltz batek telebistan abestu zuen lehen aldia. 1957an, San Franciscoko operan abestu zuen lehenengoz. Garai hartako soprano liriko famatuena bihurtu zen Estatu Batuetan. 1959an, Vienan egin zuen aurkezpena arrakasta handiz eta Milango Scalan hurrengo urtean. 1961ean, New Yorkeko Metropolitan Operan egin zuen aurkezpena Verdiren Il trovatore operako Leonora pertsonaiarekin. Harrez gero, Metropolitan operako soprano nagusietako bat bihurtu zen. Haendel, Mozart, Verdi, Bizet eta Puccini izan ziren Priceren errepertorioko musikagile nagusiak.[3][4]

Agertokira sartzen zarenean, dena ondo dago. Ederrena sentitzen naiz, osoa, betea. Horregatik uste dut gure bizitza pertsonaleko aferek ez dutela funtzionatzen konprometitu gabeko karrerako emakumeon kasuan. Pertsona batek ezin dizu eman milaka pertsonek ematen dizuten sentsazioa.(Leontyne Price)[5]

Irudi galeria aldatu

Bitxikeriak aldatu

  • Whitney Houston abeslariaren senidea da. [6]
  • 1966. urtean, Woody Allenek, oraindik ezezaguna eta What 's Up Tiger Lily? lehen filma estreinatu berri zuenak, What' s my line gaueko saio famatuan, non gonbidatuek, begiak estalita, aurrean zutena asmatu beharra zuten, Price errekonozitu zuen.[7]
  • Marian Anderson izan zen 1955ean New Yorkeko Metropolitan Opera Houseko eszenatokira igo zen lehen abeslari afroamerikarra baina Price izan zen ospea lortu eta NBCko telebista-ekoizpen batean protagonista izan zen lehen soprano beltza (Tosca, 1955ean). Horrek mugarria suposatu zuen gorroto eta indarkeria arrazistak indarrean zituen gizarte estatubatuarrarentzat: agerpen gogoangarriaren ondoren, ikus-entzule askoren protestak eta ezeztapenak gertatu ziren.[8]

Arrakastan: lorpenek ez dute kolorerik. (Leontyne Price)[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Leontyne Price | Biography, Opera, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  2. «Leontyne Price» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  3. (Ingelesez) «Leontyne Price | Kennedy Center» The Kennedy Center (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  4. (Ingelesez) «The Essential Leontyne Price» www.sfcv.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  5. a b «Leontyne Price Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  6. (Ingelesez) Alex, Brenda; er. (2022-08-12). «Whitney Houston's Cousin Is a Famous Opera Singer» Showbiz Cheat Sheet (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  7. (Gaztelaniaz) Lahoz, Gonzalo. «Leontyne Price: 90 años de la cálida voz de terciopelo» Platea Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  8. (Gaztelaniaz) «Leontyne Price, el canto voluptuoso» Ópera Actual (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).

Kanpo estekak aldatu