Leonor I.a Nafarroakoa

Nafarroako Erresumako erregina (1479)

Leonor I.a Nafarroakoa (Erriberri, 1426ko otsailaren 2Tutera, 1479ko otsailaren 12), Nafarroako erregina izan zen 1479ko urtarriletik otsailera.

Leonor I.a Nafarroakoa

Nafarroako erregea

1479ko urtarrilaren 28a - 1479ko otsailaren 12a
Bizitza
JaiotzaErriberri1426ko otsailaren 2a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaTutera1479ko otsailaren 12a (egutegi gregorianoa) (53 urte)
Hobiratze lekuaLeskarre
Familia
AitaJoanes II.a Aragoikoa
AmaZuria I.a Nafarroakoa
Ezkontidea(k)Gaston IV.a Foixkoa  (1436 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaTrastamara leinua
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Bizitza aldatu

Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregian jaioa, Joan II.a Trastamarakoaren eta Zuria I.a Nafarroakoaren alaba izan zen eta, beraz, Karlos IV. Vianako Printzearen arreba eta Zuria II.aren ahizpa. Joana ahizpa nagusia 1425eko abuztuaren 22an hil zitzaion eta Karlos III.a Noblea irailaren 8an. Beraz, ama Nafarroako erregina bilakatu zen.

Aitaren begikoa, honi esker Nafarroako Gorteek Iruñean 1427ko abuztuaren 9an bere lekua ondorengotza-ordenan zin egin zuten, beti ere neba-ahizpen eskubideak errespetatuz.[1]

1434ko abenduaren 22an aitak Gaston IV.a Foixko kondeari ezkontzeko hitz eman[2] eta bi urte geroago, 1436ko uztailaren 30an, akordioa berrestu zuen[3][4][5]. Ezkonsaria 50.000 florin aragoiar izan ziren, Miranda Arga, Larraga eta Faltzes hiribilduak fidantza izanik. Ezkontza formala amaren heriotza eta gero egin zuten, 1442an hain zuzen ere. Harrezkero, Leonor Bearnora bizi zen.[1][3]

Joanes II.a eta Karlos IV.a aita-semeen artean izandako tirabiren ondoren, Leonorrek Nafarroako erresumako ondorengotza-eskubidea eskuratu zuen, Karlos Vianako Printzearen eta bere ahizpa zaharragoa zen Zuria II.aren eskubideen gainetik.[6] Karlos IV.a hil (1461) eta Zuria giltzaperatu zutenean, Leonor eta Gaston IV. Foixkoa, Vianako printze eta erregetzarako ondorengo izendatu zituzten. Leonor eta bere aita Joan II.aren artean gatazka sortu eta Gerra Zibila piztu zen; beaumondarrak printzearen alde eta agaramontarrak Joan II.aren alde jarri ziren, anaia arteko borrokak piztu ziren.

Gerra Zibilaren urteetan erresuma gobernaezin bilakatu zen eta agaramontarren buruzagiak ziren Martin eta Pierres Peraltakoa benetako agintariak izan ziren. 1462ko apirilaren 12an Joanes II.ak, alaba eta suhiarekin batera, Erriberriko Ituna sinatu zuen. Itun honen arabera, Joanes errege moduan onartzen zuten, Leonor legezko oinordekoa izanik. Horretarako, Zuria ahizparen desagerpena beharrezko bilakatu zen. Leonor eta Gaston Foixkoa bere senarrak Zuria atxilotu eta Montcada dorrean, Orthezen, espetxeratu zuten. Zuria preso zegoela hil zen 1464ko abenduaren 2an. Historialari batzuek ahizpak eraila zela esaten dute, besteek, aitak.[7]

Hurrengo urtean, Leonorrek beaumondarrekin tregoa sinatu zuen eta Leonor eta bere senarraren arteko tirabirak hasi ziren tronua izateko. Leonorrek beaumondarren laguntza izan zuen, senarrak, berriz, agaramontarrena. 1468an hil zuten agaramontarrek Nikolas Etxabarri Iruñeko apezpiku eta Leonorren aholkularia. Ondorioz Joanes II.ak Leonorren seme Gaston Vianako Printzea, bere alaba erabat bazter utzita, izendatu zuen Nafarroako gobernari (1469). Gaston Vianako Printzea hil zenean (1470), Leonorrek agaramontarren laguntza eskatu zuen; Fernando II.a Inkisiziokoak, ordea, beaumondarren laguntza lortu zuen. Leonor bere aitaren ordez agindu zuen Nafarroan (1464-1479). Joanes II.ak Aragoiko koroari uko eginarazi zion 1471an. Hurrengo urteko uztailaren 10ean senarra hil zitzaionean bere eskubideen aurkako erasoak areagotu zituzten baina, Nafarroako benetako erregina izatea Tuteran 1479ko urtarrilaren 28an lortu zuen[8], aita hil ondoren (1479-I-19); erregetzan hamabost egun baino ez zituen egin, hil egin baitzen (1479-II-12).

Testamentuan, amaren testamentua aldarrikatuz, Karlos IV.a Vianako printzea nebaren titulu guztiak eskatu zituen bere ondorengotzat eta biloba Frantzisko I.a Febusi utzi zion Nafarroako erreinua. Azken aholku batean esaten zion Luis XI.a Frantziako erregearengana jotzeko, laguntza behar izanez gero.

Familia aldatu

Aitona
  Fernando I.a
Aragoiko errege
Siziliako errege
Amona
  Leonor
Albukerkekoa
Aitona
  Karlos III.a
Nafarroako errege
Amona
  Leonor
Gaztelakoa
Aita
  Joanes II.a
Nafarroako errege
Aragoiko eta Siziliako errege
Ama
  Zuria I.a
Nafarroako erregina
  Leonor I.a
Nafarroako erregina

Ezkontza eta seme-alabak: Lau Erregina aldatu

Leonor ezkondu zen 1434an Foixko Gaston IV.a kondearekin. Haur aunitz izan zituen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Auñamendi Eusko Entziklopedia. Leonor I de Navarra. .
  2. Sainte-Marie, Anselme de. Histoire généalogique et chronologique de la maison royale de France. 3, 374 or..
  3. a b Ramírez Vaquero, Eloísa. La reina Blanca y Navarra. .
  4. Charles Cawley: Foundation of Medieval Genealogy (Ingelesez)
  5. Trastámara etxearen genealogia (Ingelesez)
  6. Usunáriz Garayoa, Jesús María. (2006). Historia breve de Navarra. Silex, 91 or. ISBN 8477371474..
  7. «Nafarroako Blanka II» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
  8. Raoul, Anthony. (1931). Identification et Etude des Ossements des Rois de Navarre inhumés dans la Cathédrale de Lescar. Paris: Masson.

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Joanes II.a
 
Leonor I.a
Nafarroako erregina

(1479)
Ondorengoa
Frantzisko I.a