Lev Davidovitx Bronsteinerrusieraz: Лев Дави́дович Тро́цкий; Lev Trotski, Троцкий), Leon Trotski[1] izenaz ezagunagoa— (1879ko urriaren 26a [azaroaren 7a, gregoriotar egutegian] – Coyoacan, Mexiko, 1940ko abuztuaren 21a) errusiar-ukrainar iraultzaile komunista bat izan zen, judu jatorrikoa.

Leon Trotski

SBAKaren Komite Zentraleko politburoaren kide

1919ko martxoaren 25a - 1926ko urriaren 23a
Sobietar Batasuneko Defentsa ministro

1918ko martxoaren 13a - 1925eko urtarrilaren 15a
Mikola Podvoiski - Mikhail Frunze
SBAKaren Komite Zentraleko politburoaren kide

1917ko azaroaren 29a (juliotar egutegia) - 1919ko martxoaren 25a
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

1917ko azaroaren 25a - 1918ko urtarrilaren 20a
People's Commissar (en) Itzuli

1917ko azaroaren 8a - 1918ko apirilaren 9a
Mikhail Terestxenko - Georgi Vasilievitx Txitxerin
SBAKaren Komite Zentraleko politburoaren kide

1917ko urriaren 10a (juliotar egutegia) - 1917ko urriaren 23a (juliotar egutegia)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЛейб Давидович Бронштейн
JaiotzaBereslavka (en) Itzuli1879ko urriaren 26a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  1932)
 Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista  (1919ko martxoaren 10a -  1922ko abenduaren 30a)
 Mexiko  (1937 -  1940)
Talde etnikoaUkrainian Jews (en) Itzuli
Russian Jews (en) Itzuli
HeriotzaCoyoacán1940ko abuztuaren 21a (60 urte)
Hobiratze lekuaGrave of Leon Trotsky and Natalia Sedova (en) Itzuli
Coyoacán
Heriotza moduagiza hilketa: garuneko odoljarioa
HiltzaileaRamon Mercader
Iosif Stalin
Familia
AitaDavid Bronstein
AmaAnna Bronstein
Ezkontidea(k)Natalia Sedova (en) Itzuli
Aleksandra Sokolovskaia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaOdesa University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ukrainera
alemana
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, autobiografialaria, filosofoa, iraultzailea, militarra, historialaria, kazetaria eta idazlea
Altuera174 zentimetro
Lantokia(k)San Petersburgo eta Mosku
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaLeft Opposition (en) Itzuli
Mugimenduatrotskismoa
Izengoitia(k)Троцкий, Перо, Антид Ото, Л. Седов eta Старик
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmada Gorria
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakErrusiako Gerra Zibila
Errusiako Iraultza
Urriko Iraultza
Polonia-Sobietar Batasuna Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) Itzuli
Suitzako Alderdi Sozialista

IMDB: nm0873654 Musicbrainz: 4911c4e7-c8a5-4907-8976-462e73cdad40 Find a Grave: 4174 Edit the value on Wikidata

Hasierako urteak aldatu

Nekazaritzan ziharduen eta jabetzak zituen familia bateko bosgarren semea zen. Familia judua zen, erlijioa praktikatzen ez zuten arren. Etxeko hizkuntzak errusiera eta ukrainera ziren.

Odesako unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen. 1897. urtean hasi zen bere jarduera politikoa, Nikolaiev-era ikastera joan eta Errusia Hegoaldeko Langile Liga antolatu zuenean. Tsarraren erregimenak hainbat aldiz atxilotu zuen eta Siberiara bidali. 1902an Siberiatik ihes egin eta Londresera joan zen; han Lenin ezagutu zuen, Errusiako sozialdemokraziako (garaiko komunisten izena) boltxevikeen burua. Hala ere, Trotskik mentxevikeekin —Errusiako Alderdi Sozialdemokratako gehiengoa zen fakzioarekin— bat egin zuen .

Errusiara itzuli zen 1905eko Iraultzan parte hartzeko, eta lehen sobieta antolatu zuen. Iraultzak porrot egindakoan, atxilotu eta Siberiara bidali zuten. Hala ere, 1906an berriro ihes egin zuen.

1917ko Iraultza eta gobernu sobietarra aldatu

 
Leon Trotski Siberiako erbestean.

1917ko otsaileko iraultza (Nikolas II tsarra boteretik kendu zuen iraultza) gertatu eta berehala Errusiara joan zen. Mentxevikeak utzi eta boltxevikeekin bat egin zuen eta Petrogradoko Sobieteko presidente izendatu zuten. 1917ko urriko iraultzan, Neguko Jauregia hartzeko operazioetan parte hartu zuen. Handik aurrera, boltxevikeek boterea eskuratu eta komunismoaren printzipioetan oinarritutako estatua eraiki zuten.

Trotski Kanpo Arazoetako komisarioa izan zen (1917-1918): Alemaniarekin Brest-Litovsk ituna izenpetu eta, horren ondorioz, Errusia Lehen Mundu Gerratik atera zen. 1918tik 1925era Gerra komisarioa izan zenean, Armada Gorria antolatu zuen eta gerra zibila (1918-1920) irabazi. Era berean, Ukrainan Nestor Makhno eta haren jarraitzaileek anarkismoan oinarrituz garatu zituzten komuna federatuak gogor zapaldu zituen.

Zatiketa eta hilketa aldatu

Trotskik Iraultza jarraitua-ren printzipioa garatu zuen, Stalinen Sozialismoa herrialde bakarrean tesiaren aurka. Lenin hil eta gero, Stalinek boterea eskuratu zuenean Trotskiren gainbehera azkartu zen: 1925ean Alderdi Komunistako zuzendaritzatik bota zuten, 1927an alderditik kanporatu, 1928an Kazakhstanera deportatu eta 1929an Errusiatik erbesteratu zuten.

 
IV. Internazionalaren ikurra

Erbestean, Mexikon batez ere, Trotskik bere ideiak defendatzen segitu zuen. Lan ugari idatzi zuen, besteak beste, Iraultza jarraitua (1930) Errusiako Iraultzaren Historia (1932). Haren jarraitzaileek Stalinekin bat egiten ez zuten alderdi komunistak sortu zituzten hainbat herrialdetan. Ezkerreko Oposizio Komunista aldarrikatzen zuten eta trotskismoa deritzan korrontea garatu, 1938an IV. Internazionalaren baitan egituratu zena. Komunista anitzek trotskismoa zatiketa eta traizioarekin identifikatu zuten. Trotskistek estalinismo izena darabilte beren arerio komunistak izendatzeko.

1940an, Ramon Mercader Stalinen agente eta PSUC Kataluniako Alderdi Sozialista Batuko militanteak piolet bat erabiliz hil zuen Trotski Mexikon, Diego Rivera eta Frida Kahlo artista mexikarren etxean bizi zela.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leon Trotski