Leon III.a[1] (Erroma, 750 - † ?, 816ko ekainaren 12a) Eliza Katolikoaren 96. Aita Santua izan zen 795 eta 816 urteen bitartean. Karlomagnoren babesa jaso zuen Erroman zituen etsaien aurka, eta ondoren Karlomagno Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore eta "Erromatarren Augusto" izendatu zuen, bere boterea handituz. 809. urtean Akisgranen egindako kontzilio batean filioque klausula galarazi zuen.

Leon III.a


96. Aita santu

795eko abenduaren 31 - 816ko ekainaren 12a (egutegi gregorianoa)
Adrian I.a - Eztebe IV.a
Bizitza
JaiotzaErroma, 750
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma816ko ekainaren 12a (65/66 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, idazlea eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Santutegia
Ekainaren 12
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8821754 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gaztaroa eta Aita santu izendapena aldatu

Leon Erroman jaio zen eta Atiuppio eta Elixabeteren semea zen. Aita santu aukeratu zutenean Santa Susanako Kardenal-Apaiza zen, eta tesoro pontifizioaren kudeatzailea edo vestiariusa.

Bere aurreko aita santua Adrian I.a lurperatu eta hurrengo egunean aukeratu zuten, 795eko abenduaren 26an, eta hurrengo egunean konsakratu zuten. Ziurenik azkartasun hau Erromatar batzuek Frankoen esku-sartzea ekiditeko mugimendua izan zen, euren aukeratzeko askatasuna kolokan ikusten baitzuten. Leon III.ak Karlomagnori idatzi zion esanez aita santu aho batez aukeratu zutela, eta Santi Petriko giltzak zein hiriaren bandera bidali zion, berari hiriaren zaintza egotziz[2].

Pontifikatua aldatu

Karlomagnok, Aita Santuaren mezua jaso ondoren, zoriontze mezua bidali zion eta abaroei lapurtutako aberastasunen zati bat. Aberastasun horri esker Leon Erromako karitate instituzio eta elizen laguntzaile handia izan zen. Karlomagnoren gutuna errespetuzkoa baldin bada ere, botere nahi handia erakusten du: aita santuari esaten dio bere lana dela frankoen armadaren garaipenen alde errezu egitea.

Hala ere, Adriano I.aren ahaide batzuek, ziurenik botere galera zela eta, mugimenduak egin zituzten aita santua tronutik kentzeko. 799ko apirilaren 25ean Letania Handien prozesua profitatuz, armatutako gizon talde batek erasotu zuen aita santua, Flaminiar Atea zeharkatzen ari zela. Lurrera bota eta mihia moztu eta begiak kentzeko esfortzua egin zuten, lurrean utziz konorterik gabe. Erregearen bi missus dominicusek salbatu zuten, indar armatu handiarekin etorriz. Spoletoko dukeak ihesean zebilen aita santua babestu zuen, eta Paderbornerako bidea hartu zuen, Karlomagnorekin elkartzeko. Bertan frankoen erregeak ohore guztiekin egin zion harrera. Karolus Magnus et Leo Papa olerki epikoaren oinarria gertakari honetan dago.

Leonen etsaiek adulterioa eta zinauste egin zuela zioten. Karlomagnok Paderbornera etortzea eskatu zien, baina ez zuen erabakirik hartu. Ondoren Leon berriro ere Erromaraino lagundu zuen. 800eko azaroan Karlomagno bera Erromara joan zen eta azaroaren 1ean bi aldeak jazo zituen kontseiluan. Abenduaren 23an bere karguen gaineko purga egingo zuenaren zina aurkeztu zuen eta bere etsaiak deserriratu zituzten[2].

Karlomagnoren koroatzea aldatu

Karlomagnoren aita, Pepin Laburra, aita santuaren defendatzailea izan zen Lonbardiarren aurka, eta Pepinen Dohaintza ezarri zuen, Erromaren inguruko lur eremuak aita santuari feudo baten gisa eskainiz. 774. urtean Adrian I.ak Karlomagnoren aitari Patricius Romanus titulua eman zion, Erromako Elizaren babesa zekarrena. Bereziki garrantzitsua zen babes horretan eskuratutko botere tenporal guztia, Erromako Dukerria eta Ravennako Exarkatoa barne[3].

Lehen aipatutako Leonen zina eta bi eguenra, 800. urteko Gabon Egunean Karlomagnok Germaniako Erromatar Inperio Santuko koroa eskuratu zuen. Karlomagnoren biografoa zen Einharden arabera honek ez zekien zer zen ondoren gertatuko zena, eta informazioa edukiko balu, ez zuen Koro Inperiala onartuko[4]. Hala ere, ziurrenik lehenago ere eztabaidatu zuen Karlok bere ingurukoekin eta Erromako agintariekin koroatze horrek zuen inplikazioa: Konstantinoplaren haserrea piztu zuen. Konstantinoplak bere burua Erromaren defendatzaile gisa ikusten zuen, baina Ekialdeko Erromako Enperadorea zen Irene Atenaskoak, Justinianoren garaitik gertatu bezala, oso egoera ahula zuen Erroma modu egokian defendatu ahal izateko.

808an Leonek Karlomagnori Korsika babesteko eskatu zion, musulmanek eraso ugari egiten baitzitzuten Al-Andalusetik abiatuta[5][6]. Hala ere Korsika eta Sardinia musulmanen esku egon ziren 809 eta 810. urteetan ere[7].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 129. araua: Aita santuen izenak. .
  2. a b CATHOLIC ENCYCLOPEDIA: Pope St. Leo III. (Noiz kontsultatua: 2017-04-25).
  3. CATHOLIC ENCYCLOPEDIA: Charlemagne. (Noiz kontsultatua: 2017-04-26).
  4. Internet History Sourcebooks. (Noiz kontsultatua: 2017-04-26).
  5. (Ingelesez) Davis, Raymond. (1995-01-01). The lives of the ninth-century popes (Liber pontificalis): the ancient biographies of ten popes from A.D. 817-891. University of Pennsylvania Press ISBN 0853234795. (Noiz kontsultatua: 2017-04-26).
  6. Brown, Peter. (1974-01-01). «"Mohammed and Charlemagne" by Henri Pirenne» Daedalus 103 (1): 25–33. (Noiz kontsultatua: 2017-04-26).
  7. (Ingelesez) «Turning Point» Christian History | Learn the History of Christianity & the Church (Noiz kontsultatua: 2017-04-26).


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leon III.a