Lehertze konbinatorio

Lehertze konbinatorioa konbinatoria baliatuz egoera bat aztertu edo problema bat ebazterakoan, hartzen den elementu kopurua gehitu ahala, aztertu beharreko konbinazio posible eta emaitzen kopuruan gertatzen den gehikuntza itzela adierazteko erabiltzen den terminoa da. Ondorioz, bere baitan erlatiboki hain handia ez den elementu kopurua hartzen duen problema baten azterketa zaildu egiten da. Adibidez, n elementu ezberdin n! (n faktorial) eratara ordena daitezke; elementu kopurua banan banan gehitu ahala, ordena ezberdinen kopurua gero eta azkarrago doa gehitzen, leherketa batean gertatzen denaren antzera:

1!=1
2!=2
3!=6
4!=24
5!=120
6!=720
.......
10!:3628800

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.