Legorretako udaletxea
Legorretako udaletxea Gipuzkoako Legorreta udalerriko Udaleren egoitza da. Eraikin modernoa da, 1996an ireki zen. Herriko Kale Nagusian dago, eta herriko plaza nagusira ematen du, aurrean Legoretako San Salbador eliza duelarik.
Legorretako udaletxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Legorreta |
Koordenatuak | 43°05′07″N 2°08′56″W / 43.085395°N 2.148903°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1996 |
Erabiltzailea | Legorretako Udala |
Kontaktua | |
Helbidea | Kale Nagusia, 12 |
Eraikina nabarmentzen da bere balkoia apaintzen duen eskulturagatik, Koldobika Jauregik harriz eta egurrez egindako Baserriaren barneko zuhaitza pieza[1].
Erreferentziak aldatu
- ↑ Sorondo, Antxon Aguirre. «Legorretako udaletxeko fatxada (Gipuzkoa)» www.3digitala.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).